28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Artiberri sektoreko Osotarako Planeko D lurzatiaren xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian egin osoko bilkuran:

"Alkatetzak aurtengo urriaren 28an eman ebazpenaren ondorioz (44/2002 Ebazp., urriako), Berriozarko Artiberri sektoreko D lurzatiaren xehetasun azterlana onetsi zen, hasiera batean. Tellechea y Fernández Militino Arquitectosek prestatua da eta Construcciones Tellechea, S.A.k sustatua, eta haren xedea familia bakarreko etxebizitza kopurua murriztea da, 19tik 18ra.

Xehetasun azterlan hori jendaurrean egon da hamabortz egunean, azaroaren 29an 2002ko 114. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta prentsan agertu ziren iragarkien bidez.

Jenduarrean egon den bitartean inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik batere aurkeztu.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 22.2.c) artikuluak osoko bilkuraren eskuetan uzten du antolamendua egiteko bitartekoen behin betiko onespena.

Ikusirik, orobat, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

Horrenbertzez, erabaki da:

Lehenbizikoa._Berriozarko Artiberri sektoreko D lurzatiaren xehetasun azterlana behin betikoz onestea. Tellechea y Fernández Militino Arquitectosek prestatua da eta Construcciones Tellechea, S.A.k sustatua, eta haren xedea familia bakarreko etxebizitza kopurua murriztea da, 19tik 18ra.

Bigarrena._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkezten ahal da, hautara:

a) Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta hiruko urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: a0301168