28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZANGOZA ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Zangoza Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitateak, 2002ko abenduaren 27an egindako batzar orokorrean, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onestea erabaki zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren biko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako toki ogasunak arautzen dituen martxoaren hamarreko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea ikusgai egonen da Mankomunitatearen egoitzan (Los Arcos Jeneralaren plaza, 13, 1. solairua, 31400 Zangoza), hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ahal ditzaten.

Zangozan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hiruan. Mankomunitateburua, José Luis Val Huesa.

Iragarkiaren kodea: A0300333