28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onetsirik

Corellako Udalak, 2002ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko aldaketa hauek onetsi zituen hasiera batez:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Corellan, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Javier García Arellano.

Iragarkiaren kodea: A0300331