28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Hasierako onespena 2003ko ekitaldi ekonomikoan ordainaraziko diren tasak, ordenantza fiskaletako prezio publikoak, zergen kargak, indizeak eta portzentajeak aldatzeari

Villafrancako Udalak, 2002ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, arauzko "quorum"arekin, hasiera batez onetsi ditu aurreko ekitaldian indarra izan duten ordenantza fiskalak, eta, halaber, prezio publikoen, tasen eta zergetako karga-tasa, indize eta portzentajeen aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean xedatuari jarraituz.

1. Indarra duten ordenantza fiskal guztietako tarifak onestea hasiera batez, 2003ko ekitaldian ordainaraz daitezen, zenbateko eta ezaugarri hauek dituztela:

A._2002ko ekidaldian izandako karga-tasari %4,10 gehituko zaio 2003ko ekitaldiko tasa eta prezio publiko guztietan eta lehendik dauden errentamenduetan, lurreko erauzketak (legarra eta lurra) arautzen dituen ordenantza fiskalean salbu; horretan 0,60 euro ordainaraziko dira metro kubiko material bakoitzeko.

B._Edateko uraren sarean 1/2 hazbeteko hodiarekin hartunea paratzeko tasa 300,51 euro izanen da.

C._Trafikoari buruzko ordenantzan, isunen zenbatekoak 90,15 euro eta 150,25 euro izanen dira, arau-hausteen eta zehapenen taularen arabera.

2. Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak ezartzea 2003. urterako.

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko urteko karga-tasa %0,4053 izanen da.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,4071 izanen da.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari (E.I.O.) dagokionez, karga-tasa izanen da exekuzio materialaren aurrekontuaren %3.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez (gainbalioa), balio igoera zehazteko, tarte bakoitzeko gutxieneko ehunekoa 2/95 Foru Legeko 175. artikuluan adierazitakoa izanen da, eta karga-tasa, berriz, %9,2903 izanen da.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zergan (J.E.Z.), 2/95 Foru Legeko 154. artikuluan aurreikusietatik %1,4 indizea ezarriko zaie herrian egiten diren jarduerei, ekitaldi ekonomiko honetan goragoko erakunde publikoek zinez deuseztatu eta ondoriorik gabe uzten ez duten artean.

_"Dehesa" alderdiko lurren kontzesioa dela eta, "kanon"aren karga-tasa katastroko balorazioaren %1,1246 izanen da.

_Trakzio mekanikoko ibilgailuen tarifak Nafarroako Gobernuak 2003ko ekitaldirako ezarritakoak izanen dira.

_Onespen erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

3. Hasierako onespen erabakia jendaurrean paratzea, hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, herritar interesatuek egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, epe hori iraganik onespena behin betikoa izanen da.

Villafrancan, bi mila eta hiruko urtarrilaren zazpian. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0300329