28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

Ordenantza fiskalak eta karga-tasak 2003rako

Erronkariko Udalak, 2002ko abenduaren 17an egin bilkuran, aho batez erabaki hauek hartu zituen:

1. Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak eta agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituzten ordenantza fiskalak hasiera batez onestea, tarifen eranskinak eta guzti.

2. Hasiera batez onestea tarifen eranskinak alda daitezen Erronkariko Udal Hiltegiaren erabilera eta bertan abereak hiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean eta eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta, orobat, gizarte arazoengatik norbanako edo familiei ostatu emateko zerbitzua arautzen duen ordenantzan 16. artikulua alda dadin (tarifak).

3. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legeko 154. artikuluan xedatuari jarraikiz, "1,05" indizea ezartzea jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuotei.

4. Lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa aldatzea. Honela geldituko da:

_Hirilurreko ondasunen gainean: %0,375.

_Landalurreko ondasunen gainean: %0,625.

5. Erabaki honetako 1 eta 2. puntuetan aipatzen diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean paratzea 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Alegaziorik aurkezten ez bada, epe hori iraganik, ordenantzak behin betiko onetsita geldituko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 235. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

6. Erabaki honetako beste puntuetan dauden xedapenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal da, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Sailean, edo, egoki bada, administrazioarekiko auzien Epaitegian, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela, aldez aurretik eta nahi bada, errekurtso hauetakoren bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Erronkarin, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0300328