28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E R R O N K A R I

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa hasiera batez onetsita

Erronkariko Udalak, 2002ko abenduaren 17an egin bilkuran, 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta plantilla organikoa hasiera batez onestea erabaki zuen.

Kasuko espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; epe horretan erreklamaziorik egiten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Erronkarin, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: A0300327