III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
MURILLO EL CUENDE
2002ko aurrekontuko 2. aldaketa hasiera batez onetsita
Murillo el Cuendeko Udalak, 2002ko abenduaren 31ko osoko bilkuran, Udalaren 2002ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuko 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Murillo el Cuenden, bi mila eta hiruko urtarrilaren hiruan. Alkate udalburua, Angel Arnaudas Granell.
Iragarkiaren kodea: A0300325