28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L O R I T Z

Olorizko Kontzejuko kaleak zolatzeko obren adjudikazioa, prozedura irekian, enkante bidez

1._Modua: Prozedura irekia, enkantea.

3._Xedea: Olorizko kaleak zolatzea.

4._Aurrekontua: 147.058,83 euro, BEZa barne.

5._Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina 26 egun naturaleko epean, astelehenetik ostiralera Barasoaingo Udalaren idazkaritzan, eta astearteetan Olorizko Udaletxean, 09:00etatik 13:00ak arte.

6._Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintzen pleguan aipatzen direnak.

7._Proposamenak irekitzea eta adjudikazio proposamena: Olorizko Udalaren osoko bilkuren aretoan, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta ondoko lehen egun baliodunean, jendaurrean, 11:30ean.

8._Obrak egiteko epea: bost hilabete, obraren zuinketa eta hasiera egiaztatzeko akta sinatzen denetik.

9._Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren %4.

Gainerako agiriak eta intereseko datuak Olorizko Udaleko idazkaritzan daude interesatuen eskura. Planoak eta baldintzen plegua, aldiz, Ulzama Color paper-dendan daude (Iturrama kalea, 9, 31007 Iruña, 948 19 66 88 tel.).

Oloritzen, bi mila eta biko abenduaren hogeian. Kontzejuburua, Cecilio Goñi Flamarique.

Iragarkiaren kodea: A0300321