28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A R D E

2003ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, Gardeko Udalak, 2002ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,1581 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ehuneko 0,4680 izanen da.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ehuneko 2 izanen da.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

Erabaki honek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra eta bere aurka bidezko errekurtsoak ezarri ahalko dira.

Garden, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkate udalburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: a0301608