28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Etxarri-Aranazko Arau Subsidiarioetako U.E.-5-unitatea urbanizatzeko proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza

Kontratuaren xedea: Etxarri-Aranazko Arau Subsidiarioetako U.E.-5-unitatea urbanizatzeko proiektua prestatzea eta obra zuzendaritza eramatea da kontratuaren xedea.

Kontratuaren iraupena: aipatutako proiektuak eta obra zuzendaritzak bukatu artekoa izanen da kontratua.

Proiektua emateko epea: 3 hilabete.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

Hasierako prezioa: 13.222 euro.

Plegua jendaurrean: ikusgai egonen da astelehenetik ostiralera, horiek barne, Etxarri-Aranazko Udalaren bulegoetan.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren % 2 izanen da.

Behin betiko bermea: % 4.

Proposamenak aurkezteko toki-egunak: 15 egun, lizitazio iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: aurkezpen epea bukatu eta Udal honetako Gobernu Batzordeak egiten duen lehen bilkuran.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan ageri da.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta hiruko otsailaren hamahiruan. Alkate udalburua, Fernando Flores.

Iragarkiaren kodea: a0301606