28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E L I D A

Udalaren bazkalekuetako belarren enkantea

Udal honek enkante publikoa egin gogo du, ahozko posturen bidez, ondotik aipatzen diren udal bazkalekuetako belarrak 2011ko irailaren 30a bitarte errentan emateko, eta horretarako hasierako prezioak honako hauek dira:

1._Huertas Altas bazkalekua: 10.905,61 euro urtean.

2._Las Viñas bazkalekua: 7.941,86 euro urtean.

3._Soto Bajo bazkalekua: 4.858,90 euro urtean.

Enkantea hamabosgarren egun naturaleko arratsaldeko ordu batean eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Enkantearen eguna larunbata edo jaieguna bada, enkantea hurrengo egun balioduneko ordu berean eginen da.

Enkantean parte hartzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik behin-behineko fidantza eratzea udal diruzaintzan, zein bazkalekutarako jo nahi den, haren hasierako prezioaren ehuneko bi egiten duena.

Baldintzen plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura.

Melidan, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, Apolonio Jaso Alonso.

Iragarkiaren kodea: A0301768