28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Ospitalarioko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Ospitalarioko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du. Deialdia 2002ko otsailaren 27ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 25. zenbakian.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Farmazia Ospitalarioko barrutiko sendagile espezialista izateko lanpostu baterako María Mercedes Noceda Urarte andrea izendatzeko proposamena onesten da.

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: A0301749