28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L A R R A S O A Ñ A

Ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua

Basa fauna eta bere habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean xedatutakoa betez, sustatu egiten da ehiza barruti publikoa eratzeko proiektua. Argitara ematen da, Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 59 eta 60. artikuluak aplikatuz, eta ohartarazten da espedientea Larrasoañako Kontzejuaren bulegoetan egonen dela jendaurrean, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten lurrak barruti horretan sartu nahi ez dituztela berariaz adierazteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Larrasoaña, Bentaberri, Urdaitz, Inbuluzketa, Tirapegi, Sarasibar (Esteribar), Burutain eta Etsain (Anue).

Larrasoañan (Esteribar), bi mila eta hiruko otsailaren hamaikan. Larrasoañako Kontzejuko burua, Juan Gabriel Esain.

Iragarkiaren kodea: A0301757