28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R G U E D A S

Herrilur baten hasierako desafektazioa

Udal honek herrilur baten hasierako desafektazioa erabaki zuen, 2003ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran. 1.718,17 m² ditu eta guztiendako bazkatokian dago.

Desafektazioaren helburua lur hori Sociedad Cooperativa San Estebani saltzea da, bere oraingo instalazioak handitzeko.

Aditzera ematen da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean alegazio egokiak egin daitezen, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko 1990eko urriaren 18ko Erregelamenduaren 144. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Arguedasen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamarrean. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: a0301228