28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Arau Subsidiarioetako aldaketa

Herri honetako Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

"Ikusirik Ablitasko Arau Subsidiarioetan "Filo Torres" alderdiari dagokionez aldaketa puntuala egiteko proiektua, Ferrer Galdeano senideek eta bertze batzuek sustatua, Luciano Torres Irigoyen arkitektoak prestatutako proiektuari jarraikiz.

Ikusirik Udaleko Hirigintza eta Obra Batzordearen txostena, 02-11-28koa, zehazten diren baldintzetan espedientea onestearen aldekoa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 127. artikuluan, 115.ari eta hurrengoei loturik, ezarritakoari jarraituz, boz batez

Erabaki da:

1._Hasiera batean onestea Ablitasko Arau Subsidiarioetan "Filo Torres" alderdiari dagokionez aldaketa puntuala egiteko proiektua, Ferrer Galdeano senideek eta bertze batzuek sustatua, Luciano Torres Irigoyen arkitektoak prestatutako proiektuari jarraikiz.

2._Aldaketa jendaurrean edukitzea arauzko epean, hilabetez".

Aditzera ematen da, aipatu epean, interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ablitasen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: a0301227