28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A B L I T A S

Finkak normalizatzeko proiektua

Herri honetako Udalak, 2002ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du "Filo Torres" alderdiko finkak normalizatzeko proiektua, Ferrer Galdeano senideek eta bertze batzuek sustatua, Luciano Torres Irigoyen arkitektoak prestatutako proiektuari jarraikiz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 170. artikuluarekin bat, jendaurrean egonen da 15 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Denbora horren bitartean espedientea ikusgai egonen da udal idazkaritzan, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bederatzian. Alkatea, Inmaculada Pinilla Baigorri.

Iragarkiaren kodea: a0301226