28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U R R O T Z

2003ko karga-tasak

Urrozko Udalak, 2002ko abenduaren 17ko osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoarekin bat, 2003. urterako honako karga-tasa hauek ezartzea erabaki du:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: Hirilurren Katastroko Balorazio Ponentzia Berritzeko Lanak onetsi ondoren, karga-tasa ezarriko du.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa: % 0,17

3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: % 2.

4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga tasa: % 20.

5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2003ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

6. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratzea, orok jakin dezan eta ohartaraztea erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat jartzen ahal dela:

_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik aitzina.

_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik; aldez aurretik, kasua bada, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean.

Urrotzen, bi mila eta biko abenduaren hemeretzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301932