28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 2koa, Hezkuntza eta Kultura Departamenduko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ana Isabel Corcín Berdonces andreak Cortesko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan iraunen duela adierazten duena.

Ana Isabel Corcín Berdonces andrea, Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioa, destinoa Cortesko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, DBHko lehen zikloko Gaztelania eta Literatura espezialitatean duena, hautatua izan da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan (Gaztelania eta Literatura espezialitatean) sartzeko hautapen prozedurako deialdian. Deialdia Hezkuntza eta Kultura kontseilariak onetsi zuen, otsailaren 27ko 49/2000 Foru Aginduaren bidez.

LOGSEn ageri diren irakasle kidegoen arteko mugigarritasuna arautzen duen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuko 5. artikuluaren 9. idatz-zatiak xedatzen duenaren arabera, DBHko lehen zikloan ari diren Maisu-maistren Kidegoko funtzionarioek, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzen badira, destino berean irautea erabaki dezakete, deialdi bakoitzean ezartzen diren baldintzetan betiere.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko aipatu deialdian ez dago halako "baldintzarik" (martxoaren 27ko 49/2000 Foru Agindua). Destino berean irautea erabakitzen ahalko dela baizik ez du aipatzen.

Bestalde, deialdi horretako hamaikagarren oinarriko 3. idatz-zatiak ezartzen du hautaturiko izangaiek lanpostuak betetzeko aurrerantzean eginen diren lehiaketetan parte hartu beharko dutela nahitaez, Hezkuntza eta Kultura Departamentuak zuzenean kudeatzen dituen ikastetxeetan lehenbizikoz behin betiko destinoa lortu arte. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

Hezkuntza eta Kultura Kontseilariak, abuztuaren 2ko 398/2002 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartu eta bertara igotzeko, hala nola Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretarako deialdian, espezialitatez espezialitate, hautatu diren izangaien zerrendak onetsi zituen. Foru Agindu horretako 5. puntuko azken lerroaldeak hauxe dio: "Deialdiko bigarren oinarriaren 4. idatz-zatian xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako irakasleen Kidegoan sartu eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko kudeaketa esparruan, behin betiko izaeraz eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari diren Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak destino horretan berean gelditzen ahal dira." Aukera horretaz baliatu beharko dute 2002ko irailaren 30a baino lehen. Horrelakorik egiten ez badute, usteko da Maisu-maistren kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela".

Apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuak eta aipatu deialdiak ematen dioten eskubidea erabiliz, Ana Isabel Corcín Berdonces andreak, 2002ko abuztuaren 22an, Cortesko Bigarren Hezkuntzako Institutuan daukan destinoan irautea erabaki du.

Horrenbestez, apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak emandako eskurantzekin bat eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30eko 343/1999 Foru Aginduaren bidez eman dizkidanak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ana Isabel Corcín Berdonces andreak Cortesko Bigarren Hezkuntzako Institutuan (Gaztelania eta Literatura espezialitatean) iraunen du eta horrek 2003ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak, honakoei jarraikiz egin duen hautuaren arabera: irakasle kidegoen arteko mugigarritasuna arautzen duen apirilaren 22ko 575/1991 Errege Dekretuaren 5. artikuluko 9. idatz-zatiari eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren martxoaren 22ko 99/2000 Foru Aginduaren hamaikagarren oinarriko 4. idatz-zatiari.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu honen kontra (administrazio bideari bukaera ematen ez baitio) gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

4. Ebazpen hau igortzea Idazkaritza Teknikoari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileri Atalari, Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Cortesko Bigarren Hezkuntzako Institutuari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bian._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: A0300279