28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Udal Planeko aldaketa puntuala. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2003ko otsailaren 17ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udal Planeko 2. poligonoko 87.lurzatiari dagokion aldaketa puntuala, Pedro José Lácar Migueltorena jaunak sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Donezteben, bi mila eta hiruko otsailaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301907