28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

D O N E Z T E B E

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Doneztebeko Udalak, 2003ko otsailaren 17an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea AIC unitateko 2. poligonoko 7. lurzatiaren xehetasun azterlana, José Juanena jaunak sustatua, Nueva Juanena, S.L.ren izenean.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Donezteben, bi mila eta hiruko otsailaren hemezortzian. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301906