28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C O R E L L A

Ondasun higiezin bat besterentzea

Corellako Udalak, 2003ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, erabaki zuen eman gabe uztea 2002ko azaroaren 20ko osoko bilkuran onetsitako enkantea, eta berriz ere ondasun honen enkantea egitea:

Xedea: Corellako Jose Antonio kaleko 47an (1. poligonoko 422. lurzatia) dagoen ondasun higiezina besterentzea.

Besterentzeko modua: plegu itxiko enkante publikoa.

Hasierako prezioa: 74.224 euro.

Baldintzen plegua: interesatuek Udalaren bulegoetan jasotzen ahal dute.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Corellako Udalaren erregistroan, lizitazioaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, biharamunetik, hogeita seigarren eguneko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Corellan, bi mila eta hiruko otsailaren hamazazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0301905