28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S U N B I L L A

2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak hasiera batez onetsita

Sunbillako Udalak, 2003ko otsailaren 6an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea 2003ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera, herritarrek eta interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, onespen hau, besterik gabe, behin betikoa bihurtuko da.

Sunbillan, bi mila eta hiruko otsailaren hamabian. Alkatea, Jose Maria Hernandorena Lastiri.

Iragarkiaren kodea: A0301902