28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

28/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 3koa, Pilar Díaz Laso andrea, bitarte baterako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Aukeren Berdintasunerako eta Sustapenerako Ataleko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Pilar Díaz Laso andrea, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioa baita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Aukeren Berdintasunerako eta Sustapenerako Ataleko buru izendatzea 2003ko otsailaren 3tik aurrera eta bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0301550