28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko HAPOko aldaketa: Hirigintzako Araudi Orokorreko 116. artikulua

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, urtarrilaren 10eko 25/2003 Foru Aginduaren bidez, agindu zuen behin betikoz onets zedila aipatu espedientea. Foru Agindu hori 2003ko otsailaren 3an argitaratu zen, 15. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

6._Proposatutako araudia.

6.5. HAOko 116. artikulua. Jarduerak, Araubide Komuneko lurzoru urbanizaezinean.

1._Urbanizaezina den lurzoruko berezko jarduerak dira: landalurreko berezko jardueren mantenimendua. Lurzoru azpimota honetan baimendutako beste jarduera batzuk: indarrean den legedian jasotakoak.

2._Baimenarekin egin daitezkeen jarduerak dira: erabilera publikoko eta interes sozialeko instalazio eta eraikinak egitea, hiriguneari hertsiki loturik egon baina landa eremuan kokatu behar direnak, ez badute paisaian onartezina den eraginik sortzen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren lauan. Iruñeko Udaleko alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: a0301364