28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Udal Planeko S-I/III sektoreko birzatiketa proiektua hasiera batez onetsita

Alkatetzaren otsailaren 5eko 20/2003 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen Beriaingo Udal Planeko S-I/III sektorea birzatitzeko espedientea, aipatu sektoreko Konpentsazio Batzordeak aurkeztua. Jendaurrean egonen da 15 egunez, indarrean dagoen legedia betetzeko.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan betiere.

Aipatu epean alegaziorik aurkezten ez bada, hura behin betiko onetsitzat geldituko dela deklaratuko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, bi mila eta hiruko otsailaren bostean. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0301358