28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2964 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-5986 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Amaya Amaya jaunak jarri zuen, eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2000ko urriaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2964 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 00-5986 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Amaya Amaya jaunak jarri du errekurtso hori, eremu publikoan txiza egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2000ko urriaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Roberto Rubio Torrano jaunak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. José Amaya Amaya jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Iruñeko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2000ko urriaren 5ean emandako ebazpen baten aurka, 25.000 pezetako (150,25 euro) zehapena ezarri baitzion, Udalaren osasun ordenantzako 23. artikuluan (9 zenbakia) aurreikusten den arau-haustea egiteagatik, alegia, eremu publikoan txiza egiteagatik.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenean adierazi du aurkatutako egintza zuzenbidezkoa dela, eta aurkeztu den errekurtsoa ezesteko eskatu du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Errekurtsogileak leporatzen zaion arau-haustea egia dela aitortu du (eremu publikoan txiza egitea). Baina alegatu du, bere gizalegez kontrako jokabidea justifikatu nahirik, ezin izan zela komun publikora joan, obra batean lanean ari zelako, eta ez zuela bere eginbeharrak egiteko leku egokirik aurkitu. Arrazoi hori ez litzateke nahikoa izanen ezarritako zehapena arintzeko. Dena dela, alegazioa ere ez da sinesgarria, goizaldeko ordu batean (Udaltzaingoaren salaketan ageri den ordua) zaila baita oso, hiriko erdialdeko kale batean eraikuntza lanak egiten ari zirela sinestea.

Interesatuak berak aitortu du Udalak leporatu dion arau-haustea. Egintza zigorgarria justifikatzeko eman dituen arrazoiak ez dira onargarriak, eta ez da antzeman zehapen espedientearen tramitazioan errekurtsogilearen babes gabezia eragin zezakeen prozedura-akatsik gertatu denik. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezetsi eta aurkatutako egintza berrestea, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi egin da José Amaya Amaya jaunaren errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak 2000ko urriaren 5ean emandako ebazpen baten aurkakoa, zeinean 25.000 pezetako (150,25 euro) zehapena ezarri baitzitzaion Udalaren osasun ordenantzaren 23. artikuluan (9 zenbakia) aurreikusten den arau-haustea egiteagatik, alegia, eremu publikoan txiza egiteagatik, ebazpen hori zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 28an emandako 3028 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4479 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Ibiricu Urriza jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako ebazpenaren aurkakoa (34869/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3028 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4479 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardi Ibiricu Urriza jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko uztailaren 2an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko otsailaren 2an emandako ebazpenaren aurkakoa (34869/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko uztailaren 2an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, errekurtsogile berak jarria, aipatu zinegotziak 34869/00 zenbakiko zehapen espedientean eman zuen zehapen ebazpen baten aurka (Iruñeko Alkatetzak haren esku utzi baitzuen zehatzeko ahalmena, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen ebazpenean). Izan ere, zinegotziak 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna ezarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere debekua dagoen lekuan aparkatzeagatik (Zamartzeko Monastegia kalea), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Preskripzioa deritzon figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen geldotasuna, axolarik eza edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia _R. Ar. 3935_).

Udalak igorritako zehapen espedientean ikusi dugunez, zehatzeko egintza preskribatu egin zen; izan ere, preskripzio-epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (2000ko azaroaren 19an); behin interesatuak 2000ko abenduaren 4an alegazio idazkia aurkeztutakoan, preskripzio-epea berriz hasi zen iragaten, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluak (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatzen dutenez, zeren eta zehapen espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon baitzen ustezko arau-hausleari egotzi ezineko arrazoiengatik. Interesatuak jakin zuen hurrengo administrazio-jarduketa, zehapen ebazpena, 2001eko maiatzaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 57 zenbakikoan. Ordurako aspaldi iragana zen Bide Segurtasunari buruzko Legeak Administrazioari zehatzeko ematen dion hiru hilabeteko epea (Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81. artikulua); nolanahi ere, arau-haustearen preskripzioa ofizioz adierazi beharrekoa zen.

Ebazpen proposamena, lehenbizi, eta zehapen ebazpena, gero, Posta Zerbitzuaren bidez interesatuaren helbidean jakinarazteko bi ahalegin huts eginek preskzipzio epea geldiarazi ote zezaketen galdetzen ahal da. Erantzuna ezezkoa da, bi kasuetan jakinarazpenak akastunak izan zirelako. Ebazpen proposamenari dagokionez, ez da inon ageri interesatua bizi zen herriko (Zizur Nagusia) Udalaren ediktu oholean jarri zenik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluak agintzen duen moduan; eta zehapenari dagokionez, bi jakinarazpen saioak ia ordu berean egin ziren (bata 12:35ean eta bestea 12:30ean) eta bigarrena ez zen egin lehenengoaren ondoko hiru egunetan; horrela prozedurari buruzko aipatu legearen 59.2 artikuluko araua urratu zen eta interesatuak defentsa gabezia nabarmena jasan zuen.

Jakina denez, jakinarazpen akastunek ez dakarte preskripzio epearen etendurarik eta hala adierazi izan du jurisprudentziak behin eta berriz: "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuaren ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, trafikoko arau-hauste bat zela eta zinegotzi berak 34869/00 zenbakiko zehapen espedientean emandako zehapen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 19an emandako 2941 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1494 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Jara Lusarreta jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, semaforo gorria gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko ekainaren 27an emandako ebazpenaren aurkakoa (15403/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2941 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-1494 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fernando Jara Lusarreta jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, semaforo gorria gainditzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko ekainaren 27an emandako ebazpenaren aurkakoa (15403/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horrek ezetsi egin baitzuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtso bat, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez zehapena ezarri baitzen (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetuta, 1999ko uztailaren 5ean eman eta abuztuaren 20ko 104/99 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenean) trafikoko arau-haustea egiteagatik, hain zuzen ere, gorri zegoen semaforoa gainditzeagatik (Belateko Monastegia kalea-Belateko Monastegia zeharkalea), antolamendu juridikoa urratzen zela (15403/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak aplikagarriak iruditzen zaizkion oinarriak azaldu ditu eta, azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako egintzen fede ematen dute; eta, errekurtsogileak ez baitzuen alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian (agente salatzaileak _43 lanbide-zenbakiko udaltzaina_ salaketa jakinarazi eta hurrengo hamar egun baliodunetan; egin eta berehala jakinarazi zion eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina tramitea betetzat eman daiteke hala ere, eta horrela guztiz egiaztaturik dago nork egin zuen arau-haustea), eta oraingo errekurtsoan ere kontrako frogarik ekarri ez duenez, garbi dago arau-haustea egin zuela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "axolagabekeriaz gidatzea...", eta halakotzat jo behar da bi kaleen elkargunean trafikoa arautzen duen semaforoaren argi gorriari jaramonik ez egitea; artikulu hori lege bereko 53. artikuluko aginduarekin lotu behar da: "erabiltzaile guztiek, lege honen eraginpeko bideetan, zerbait nahitaez egin behar dela edo ez dela egin behar adierazten duten bide-seinaleen aginduak bete behar dituzte, eta arauzko beste seinaleren bat aurkitzen dutenean beren jokaera seinalearen mezura moldatu behar dute". Ildo beretik, aipatzekoa da urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 56. artikuluak 3. atalean dioena: "Ibilgailuen gidari guztiek, semaforoak dituzten bidegurutzeetara hurbiltzean, besteei pasatzen utzi behar diete argiek hala egiteko adierazten badute, erregelamendu honen 146. artikuluan agindutako moduan". Bestalde, artikulu horretako 6. atalean larritzat jotzen dira pasatzen uzteko arauen urratzeak.

Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 300,51 euroko (50.000 pezeta) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 96,16 euroko (16.000 pezeta) isuna jarri da, gutxieneko isuna hain zuzen, eta Auzitegi honen iritziz zenbatekoa zuzena da, aipatu legearen 69.1 artikuluan dauden graduazio irizpideak kontuan hartuz.

Hirugarrena._Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa tartean dela alegatu du. Horri buruz, esan beharra dago ez dagoela alegazio hori aintzat hartzerik esku artean dugun auzian, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko Nafarroako organoek azkenaldian maiz azaldu izan duten irizpideari jarraituz. Preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko, zehapen espedientea hasi eta gero eten egin dela antzeman behar da; hau da, jarduketa guztiak erabat gelditu direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuko diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak, baizik eta beharrezko eta ezinbesteko diligentziak, eta horietarikoak izan dira jakinarazpena interesatuaren helbidean egiteko saio huts eginak. Jakinarazpenari eraginkortasun juridikorik emateko gai ez badira ere, administrazio zehatzailearen jardueraren erakusgarri nabarmenak dira saio horiek. Kasu honetan, bada, espedientean ageri denez, salaketa egin eta berehala jakinarazi zitzaion interesatuari, 2001eko apirilaren 7an, eta BSLk 79. artikuluan alegazioak aurkezteko ematen duen hamabost egun balioduneko epea iragan zen interesatuak alegaziorik aurkeztu gabe (epea 2001eko apirilaren 28an amaitu zen). Iruñeko Udala, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2001eko uztailaren 3an (beraz, preskripzio epea berriz ere iragaten ari zela, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 132.2 artikuluak xedatu bezala, espedientea hilabete baino denbora luzeagoan geldirik egon baitzen interesatuari egotzi ezineko arrazoiengatik, baina etenaldia bukatu ondotik hiru hilabete iragan baino lehen), zehapen ebazpena jakinarazten saiatu zen, interesatuak berak salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean _Marcelo Celayeta etorbidea, 62, Iruña_, baina helbide horretan "ez zuten ezagutzen" interesatua. Kontuan izanik, bada, Administrazioaren azken jarduketa 2001eko uztailaren 3an izan zela eta zehapen ebazpena urte bereko urriaren 3an jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari eraginkortasunez (120 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarriz), ondorioztatu behar da espedientea berriz ere geldirik egon zela hilabetean, interesatuari egotzi ezineko arrazoiengatik, eta kasu honetan ere ez direla iragan Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak Administrazioari zehatzeko ematen dizkioten hiru hilabeteak (hurrenez hurren, 81.1 artikulua eta 18.1 artikulua).

Laugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira, eta errekurtsogileari aukera eman zaio, arau-haustea egin zenean ibilgailua berak gidatzen zuela egiaztatu ondoren, bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde, Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak 2001eko azaroaren 27an emandako ebazpen baten aurka jarria, horrek ezetsi egin baitzuen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuena, aipatu zinegotziak lehenago emandako beste ebazpen baten aurka, zeinean zehapena ezarri baitzuen trafikoko arauak urratzeagatik (15403/01 zenbakiko zehapen espedientea); bi ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 19an emandako 3322 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-4889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Rafael Mario Falcón Oyarzábal jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2000ko uztailaren 10ean eman zuen ebazpenaren aurka (575/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3322 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 00-4889 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Rafael Mario Falcón Oyarzábal jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Barañaingo Udaleko Alkatetzak, 575/00 udal espedientean, 2000ko uztailaren 10ean eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Barañaingo Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez zehapena ezarri baitzen trafikoko arau-hauste larria egiteagatik, alegia, udal mugapean, baimenik gabe, 5.000 kg-tik gorako GPB zuen ibilgailua aparkatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela (575/00 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak bere iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Barañaingo Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedatzen denez, agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketek, kontrako frogarik ezean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Errekurtsogileak ez zuen alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian (salaketa jakinarazi eta hurrengo hamabost egun baliodunetan) eta orain ere, errekurtsoaren aldian, ez du inolako frogarik ekarri salatutako gertaerak gezurtatzeko. Beraz, garbi dago arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "arriskua sortu edota trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuetan ibilgailuak gelditu edo aparkatzea". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zehazten dira ibilgailuen geldialdi edo aparkaldiek arriskua sortu edo trafikoari arrisku larria egiten dioten kasuak. Oraingoan Udalak ez du egiaztatu arau-haustea kasu horietakoren batean sar daitekeenik, ez eta erregelamendu bereko 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen direnetan ere, eta espedientean ez da inon azaltzen egin zen arau-haustearen larritasuna erakusten duen arrazoirik. Ohartarazi behar da zehapen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla, eta ezin dela analogia erabili. Kasu bakoitza, beti, arauetan aurreikusitako kasuetan sailkatu behar da. Hala, trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, "lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Artikulu horri loturik, Trafikoari buruzko Udal Ordenantzak, Udalak 1999ko martxoaren 25eko osoko bilkuran onetsi eta urte bereko maiatzaren 5ean 55 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuak, 33 eta 35. artikuluetan xedatzen duena aipatu behar da. Aztergai ditugun gertaerak, xedapen horietan ere, ez dira arau-hauste larri edo oso larrien multzoan sailkatzen (33. artikulua._"Arau orokor gisa, debekaturik dago 5.000 kilogramotik gorako GPB duten ibilgailuak udal mugapeko ezein bidetan aparkatzea". (...) 35. artikulua._"Udalak, 33 eta 34. artikuluan ezarritakoaren kalterik gabe, horrelako ibilgailuak soilik aparkatzeko eremu bereziak mugatzen ahalko ditu, eta hala egiten badu, ibilgailuok udal agintaritzaren baimena eskuratu beharko dute, arau bidez zehazten den moduan".). Horrenbestez, arau-haustea arintzat jo behar da, Legearen 65.3 artikuluan xedatzen den bezala, eta bidezkoa da isuna 10.000 pezetara beheratzea, hurrengo 67.1 artikuluan dagoen graduazioari jarraituz.

Hirugarrena._Errekurtsogileak preskripzioaren institutu juridikoa tartean dela alegatu du. Horri buruz, esan beharra dago ez dagoela alegazio hori aintzat hartzerik esku artean dugun auzian; preskripzioa gertatu dela onartu ahal izateko, behin zehapen espedientea hasi eta interesatuari jakinarazitakoan espedientea eten egin dela antzeman behar da; hau da, jarduketa guztiak erabat gelditu direla, eta horrelakorik ez da gertatzen prozesuko diligentziak egiten ari diren bitartean, ez tramite hutsak, baizik eta beharrezko eta ezinbesteko diligentziak. Kasu honetan, bada, espedientean ageri denez, salaketa arau-haustearen egunean jakinarazi zitzaion interesatuari, 2000ko ekainaren 9an (ez zuen jakinarazpena sinatu nahi izan, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko), eta BSLk 79. artikuluan alegazioak aurkezteko ematen duen hamabost egun balioduneko epea iragan zen interesatuak alegaziorik aurkeztu gabe (epea 2000ko ekainaren 27an amaitu zen). Barañaingo Udalak zehapen ebazpena jakinarazi zion, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58 eta 59. artikuluetan xedatuari jarraituz, 2000ko irailaren 22an (ediktua 115 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Barañaingo Udalaren ediktu oholean jarriz; aldez aurretik, interesatuaren helbidean jakinarazten saiatu zen bi aldiz, 2000ko uztailaren 19an eta 20an, baina interesatua kanpoan zegoen). Kontuan izanik preskripzio epea lehen aldiz eten zela salaketa jakinaraztean, hura egin zen egun berean (2000ko ekainaren 9an); salaketari alegazioak egiteko epea 2000ko ekainaren 27an bukatu zela, eta zehapen ebazpena errekurtsogileari 2000ko irailaren 22an jakinarazi zitzaiola eraginkortasunez, ondorioztatu behar da ezen, behin alegazioak aurkezteko epe balioduna bukatu eta espedientea, interesatuari egotzi ezinezko arrazoiengatik, hilabetean geldirik egon ondoren, ez direla iragan Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduak Administrazioari zehatzeko ematen dizkioten hiru hilabeteak (hurrenez hurren, 81.1 eta 18.1 artikuluak, eta horiei lotuta, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikulua).

Laugarrena._Azkenik, espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egiteko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Beraz, errekurtsogileak prozesu kontraesankorraren onura izan du eta prozesuko aldi desberdinetan aukera izan du egoki iruditzen zitzaizkion argudioak aurkezteko bere kausaren alde. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Zati batean baietsi beharrekoa da, eta baietsi egin dugu, aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste larri batengatik isuna ezartzeko Barañaingo Alkatetzak emandako ebazpenaren aurka jarria (575/00 zenbakiko zehapen espedientea); isuna 10.000 pezetara beheratu behar da, egin den arau-haustea arina delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 16an emandako 3280 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-2936 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Garbisu Baños jaunak jarri zuen, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko ekainaren 3an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten aurkakoa (794/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3280 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 02-2936 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Javier Garbisu Baños jaunak jarri du errekurtso hori, Barañaingo Udaleko Alkatetzak 2002ko ekainaren 3an eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Alkatetzak berak 2002ko apirilaren 16an emandako ebazpen baten aurkakoa (794/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Barañaingo Alkatetzak 2002ko ekainaren 3an emandako ebazpen baten kontra, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, Alkatetzak berak 2002ko apirilaren 16an eman zuen zehapen ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri baitzuen, zehapen espediente batean, trafikoko arau-hauste arina egiteagatik, alegia, ibilgailua debekatutako lekuan aparkatzeagatik, trafikoa eragotzi gabe (Erdiko Hiribidea, 12), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditu eta, beraren ustez aplikatu behar diren oinarriak azaldu ondoren, ebazpena deusezta dadila eskatu du.

2. Barañaingo Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, zirkulazioa zaintzen duten agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen udaltzainak, 16 zenbakidunak, salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu, behin interesatuak bere alegazioak aurkeztu ondoren, kontrako frogarik erantsi gabe. Garbi dago, beraz, zehapen espedientea eragin zuen arau-haustea egin zela.

Bigarrena._Bestalde, egia da agintaritzaren agenteek egiten dituzten salaketak berehala jakinarazi behar direla, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluaren arabera. Baina, bidezko arrazoiak daudenean, geroago jakinarazten ahal dira eta arrazoiak salaketa-orrian agerrarazi behar dira (kasu honetan, arau-hauslea salaketaren tokian ez egotea).

Bestalde, salaketaren jakinarazpenak, zeina lehendabizi ibilgailuaren titularrari, José Luis Garbisu Bonafau jaunari egin baitzitzaion, eten egin zuen, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua eta, horrek hala aginduta, arau beraren 78. artikulua aplikatzearen ondorioz, arau-haustea preskribatzeko hiru hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluak ematen duena (martxoaren 24ko 5/1997 Legean xedatutakoaren arabera idatzita).

Hirugarrena._Trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, lege horren aurkako arau-hausteak arintzat jo behar dira "berariaz larritzat edo oso larritzat kalifikaturik ez daudenean...". Ildo beretik, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorrak (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 94.3 artikuluan zehar bidez aditzera ematen du arau-haustea arintzat jo behar dela baldin eta ibilgailuak, behar ez bezala aparkaturik egon arren, ez arriskurik ez zirkulaziorako eragozpen handirik sortzen ez badu. Zehazki, salatutako egintza arau-hauste arinetan sailkatzen da, berariaz, Erregelamenduaren 94.2.a) artikuluan.

Beste alde batetik, esan beharra dago arau-hauste arinengatik gehienez 15.000 pezetako (90,15 euro) isuna ezartzen ahal dela, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingoan 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri da, zenbatekoa zuzen graduatuta, Auzitegi honen iritziz. Gainera, isun hori %50eko deskontuarekin ordaindu ahal izan zen, arau-hausleak salaketaren jakinarazpena jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan.

Laugarrena._Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak defentsarik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik-norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia _R.Ar. 9918_). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako defentsa gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia _R.Ar. 4375_). Azkenik, zehapen espedientean ikusi dugunez, Legeak ezarritako formazko baldintza guztiak bete dira funtsean, eta errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailua nork gidatzen zuen esateko, bera ez bazen, eta bere defentsarako alegazioak egin eta probak proposatzeko, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko Alkatetzaren ebazpen baten aurka jarria, horren bidez berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzen, Alkatetzak berak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko eman zuen ebazpenaren aurkakoa (794/01 zenbakiko zehapen espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 18an emandako 3308 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Mercedes Echart Goñi andreak jarri zuen, aipatzen ez den toki entitate batek trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko eman zuen bahitura-probidentziaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3308 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-0014 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. María Mercedes Echart Goñi andreak jarri du errekurtso hori, aipatzen ez den toki entitate batek trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko eman zuen bahitura-probidentziaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. María Mercedes Echart Goñi andreak, 2001eko urtarrilaren 2an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, aipatzen ez den toki entitate batek trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko eman zuen bahitura-probidentziaren aurka.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko urtarrilaren 8ko eta 2002ko urtarrilaren 9ko probidentzien bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Kasu honetan, arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez ditu 2001eko urtarrilaren 8ko eta 2002ko urtarrilaren 9ko probidentzietan azaldutako hutsuneak bete horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 30ean emandako 3858 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0465 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Fernando Sánchez Inchausti jaunak jarri zuen, trafikoko isun batzuk betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Udalak agindu zuen 142.711 pezetako ondasun-bahituraren aurka (15395/97, 15697/97, 23106/97, 26585/97, 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3858 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-0465 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Fernando Sánchez Inchausti jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun batzuk betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Udalak agindu zuen 142.711 pezetako ondasun-bahituraren aurka (15395/97, 15697/97, 23106/97, 26585/97, 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboaren bahitura-diligentzia baten aurka. Horren indarrez 142.711 pezeta atxiki ziren Fernando Sánchez Inchausti jaunak Euskadiko Kutxan duen kontuan, Iruñeko Udalak haren aurka abiarazitako zazpi premiamendu prozeduratan, borondatezko aldian ordaindu ez zituen trafikoko zazpi isunen ondorioz egindako zorra kobratzeko. Isun horiek 15395/97, 15697/97, 23106/97, 26585/98, 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko zehapen espedienteetan ezarri zitzaizkion. Errekurtsogileak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, betearazpen bidetik kobratzea ez dela bidezkoa adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituzten espedienteak bidali ditu, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

3. Abenduaren hamalauko 00/06661 zenbakiko Ebazpenean, Auzitegi honek zati batean baietsi zuen 00-2921 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, oraingo errekurtsogileak berak egina, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak, 2000ko apirilaren 10ean, trafikoko zazpi isunak ordaindu ez izanaren ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik kobratzeko eman zuen bahitura-probidentziaren aurka. Auzitegi honek deuseztatu egin zuen 15395/97, 15697/97, 23106/97 eta 26585/98 zenbakiko zehapen espedienteetako zorra, eta berretsi egin zuen 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko udal espedienteetakoa.

4. Abenduaren hamalauko 00/0661 zenbakiko gure ebazpena behin Iruñeko Udalari jakinarazirik, diru-biltzaile exekutiboak, harekin bat etorriz, 2001eko urtarrilaren 2ko Probidentzia eman zuen. Horren bidez, bahitura kentzeko agindu zuen, 15395/97, 15697/97, 23106/97 eta 26585/98 zenbakiko zehapen espedienteetako zorrari zegokion heinean.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabaldu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). "(...) premiamendu prozeduran eztabaidatu ezineko kontua da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik eza; akats hori premiamendu-probidentzia aurkatuz baliarazten ahal da, eta ez geroagoko egintzak aurkatzeko unean, hura irmoturik badago", gaineratzen da aipatu epaian. Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen defentsa gabeziaren baitan daude" (AGE, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Bigarrena._15395/97, 15697/97, 23106/97 eta 26585/98 zenbakiko udal espedienteetako zorrari dagokionez, errekurtsoaren gaia ezabatuta dago, 4. aurrekarian azaldu bezala, errekurritutako Udalak berak ezabatu duelako, eta prozedura amaitutzat ematea besterik ez dago, jarduketak artxiba daitezela aginduz.

13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zehapen espedienteetako zorrari dagokionez, espedientean dauden agirietan hau ikusi dugu: a) premiamendu-probidentziak, lehenengo biak 1999ko azaroaren 8an eta hirugarrena 2000ko urtarrilaren 10ean emanak, denak ere 2000ko otsailaren 18an jakinarazi zitzaizkion errekurtsogileari (hartu zituen andreak honela identifikatu zuen bere burua jakinarazlearen eta bi lekukoren aurrean: Carmen Inchausti, interesatuaren "ama"); b) premiamenduz kobratu beharreko zorrak jakinarazirik, eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 108. artikuluak ematen duen epea iragana zela, 2000ko apirilaren 10ean, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak bahitura-probidentzia eman zuen, zeinean zordunari zorraren printzipala, korrituak, premiamenduagatiko errekargua eta kostuak kobratzeko adina ondasun atzemateko agindu baitzuen; probidentzia hori 2000ko maiatzaren 5ean jakinarazi zitzaion interesatuari (Auzitegi honetan haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen egunean, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58.3 artikuluan xedatuarekin bat datorren interpretazioaren arabera); interesatuak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan eta ezetsi egin genuen, aipatu hiru udal espedienteei zegokienez, egitezko 3. aurrekarian esan bezala; ez dago inon jasorik gure ebazpenari aurka egin zaionik Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan; c) interesatuak aukera izan zuen zorraren abala edo fidantza emateko, ordainketa geroratu edo zatikatu zedin eskatzeko edota bahiturarako beste ondasun batzuk izendatzeko, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 113.1.d) artikuluan azaltzen den moduan (abenduaren 20ko 1684/1990 E.D.) eta ez zuen horrelakorik egin; d) aipatu erregelamenduaren 115. artikuluari jarraituz, Administrazioak zordunaren ondasun jakin batzuk bahitzen ahal zirela adierazi zuen, haiek atzemateko ez baitzegoen zordunaren etxean sartu beharrik (banku kontuko saldoa); eta e) bahitura-diligentzia behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari (Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 121.1.d) artikulua). Horrenbestez, Auzitegi honek ez du uste interesatuari defentsa gabeziarik ekarri zaionik.

Hirugarrena._Bigarren premiamendu-prozedura honetan ere, ez dugu antzematen preskripzioaren institutu juridikoa tartean denik. Izan ere, gogora ekarri behar dugu Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 30. artikuluan xedatzen duena: "arau-hausteak eta zehapenak preskribatu, beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera" preskribatzen direla. Arau juridiko horrek, oraingoan, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legera (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dira, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Bestalde, 30/1992 Legearen 132. artikuluko 3. idatz-zatiak dioenez, "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmotu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da. Preskripzio-epea eten eginen da betearazpen-prozedura hasten denean, baldin eta interesatua jakinean badago, eta berriro hasiko da aurrera egiten betearazpen-prozedurak hilabete baino gehiago geldirik irauten badu arau-hausleari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik".

Hori guztia kontuan izanik, ikusten dugu nola, kasu honetan, zehapenen preskripzio epea eten egin zen premiamendu-probidentziak jakinarazi zirenean (2000ko otsailaren 18an). Gero berriro jarri zen abian, betearazpen prozedura hilabete baino denbora luzeagoan geldirik egon zelako ustezko arau-hausleari egotzi ezinezko arrazoiengatik, eta berriro eten zen bahitura-probidentzia jakinarazi zenean (2000ko maiatzaren 5ean). Gero, errekurtsogileari egotzi ezineko arrazoiengatik hilabeteko geldialdia izan baitzen, berriz hasi zen iragaten, eta azkenik, errekurtso honetan aurkatzen den bahitura-diligentziaren jakinarazpenak berriro eten zuen; hori 2001eko urtarrilaren 19an izan zen (interesatuak egun horretan aurkeztu baitzuen aztergai dugun errekurtsoa, diligentziari aurka egiteko; interpretazio hori, bahitura-probidentziaren kasuan bezala, bat dator Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58.3 artikuluan xedatutakoarekin). Beraz, epea ez zen azkenera heldu. Bidezkoa da, hortaz, errekurtsoa ezestea, 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko zehapen espedienteetako zorrari dagokionez.

Laugarrena._Gogora ekarri behar da, azkenik, zehapen irmoa betearazteko egintza baten aurka NAAn gora jotzeko errekurtsoa jartzen denean ez dela eteten aurkatutako egintza betearazi beharra (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339. artikulua, eta hura zati batean garatzen duen 279/1990 Foru Dekretuaren 8. artikulua, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkera berrian) ezta haren preskripzio-epea ere. Hala adierazi izan du Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak, adibidez, 2001eko martxoaren 15eko Epaian, Administrazioarekiko 2192/98 zenbakiko auzi-errekurtsoa zela-eta, eta zehazkiago 2001eko maiatzaren 31koan (R.Ar. 762), ondokoa esanez: "(...) zehapena irmoa denean has daiteke betearazpen-bidea. Orduantxe hasten da preskripzio-epea ere, eta betearazpena helburu duten egintzek baino ez dute eteten. Ezin da aplikatu Zerga Lege Orokorraren 66.1.b) artikulua, zerga-zorrei buruzkoa, zeren eta, trafikoaren arloan betearazpen-ekintza egikaritu ahal izateko, preskripzio-epeei, ‘dies a quo’ren zenbaketari eta abarrekoei dagokienez, arlo horretako lege zehatzetan ezarritakoa bete behar baita (...)".

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: A) Aztertu dugun gora jotzeko errekurtsoan 15395/97, 15697/97, 23106/97 eta 26585/98 zenbakiko udal espedienteetako zorrari buruz egin diren jarduketak artxibatu eginen dira.

B) Aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurka jarria, ezetsi egin da 13302/99, 14443/99 eta 640670/99 zenbakiko zehapen espedienteetako zorrari dagokion zatian; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 3001 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-2733 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Jesús Lizasoáin Lacarra andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14011/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3001 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-2733 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. María Jesús Lizasoáin Lacarra andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (14011/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 14011/00 zehapen espedientean ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu bideko probidentzia aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura; eta e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko d) idatz-zatian eta Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den kasua gertatu da. Espedientean ez dago frogaturik zehapen ebazpena errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaionik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldaturik) 58 eta 59. artikuluetan xedatzen duen moduan; Udalak ediktuen bidez jakinarazi zuen zehapena (154 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, 2000ko abenduaren 22an, eta Alloko _Nafarroa_ ediktu oholean jarriz), baina aurretik ez zuen saiorik egin interesatuaren helbidean jakinarazteko, ebazpen proposamena Alloko (Nafarroa) San Sebastian kaleko 4.ean jakinaraztera joan zirenean interesatua "ez zuten ezagutzen" eta; baina interesatuak, salaketaren aurkako alegazioak aurkeztu zituenean, beste helbide bat eman zuen jakinarazpenak bidaltzeko, Alloko (Nafarroa) San Sebastian kaleko 8.a, hain zuzen; salaketa egin eta berehala jakinarazi ziotenean ere, helbide hori eman zuen, eta ez dago jasorik jakinarazpen saio bat bera ere egin denik helbide horretan; ez ebazpen proposamenarena (hura ere ediktu bidez jakinarazi zen) ez zehapenarena. Geroago, premiamendu-probidentzia beste helbide batera bidali zen _Iratxeko Monastegia kalea, 24, 5-A, Iruña_ eta dirudienez, interesatuak badu zerikusirik helbide horrekin, aztertzen ari garen gora jotzeko errekurtsoan helbide hori eman baitzuen jakinarazpenak bidaltzeko. Ikusten denez, Iruñeko Udalak, behar adinako arretaz jardun eta jakinarazpena interesatuari eramateko aukera guztiak agortu beharrean, eta interesatua aurkitzen ahal zen helbide bat baino gehiago jakin arren, bide errazenetik jo zuen eta zehapena behar ez bezala jakinarazi zuen.

Aipagarria da ediktu bidezko jakinarazpenak direla eta Konstituzio Auzitegiak 1995eko abenduaren 11ko Epaian ezarri zuen doktrina, gerora berriz azaldu zena 2000ko martxoaren 13ko Epaian, urriaren 2koan eta urriaren 30ekoan (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren), eta 2002ko urtarrilaren 14koan, besteak beste: "(...) ediktua prozesuko gertaeren berri emateko ordezko eta salbuespenezko bidea da. Beraz, ediktura jo aurretik agortu egin behar dira gertaeren berri emateko ohiko bideak, hartzaileari berme hobeak eta jakinarazpena hartzeko segurtasun handiagoa eskaintzen dizkiotenak, eta ediktua argitaratzeko agintzen duen epai-organoak ziur jakin behar du, arrazoizko irizpideetan oinarrituta, ez dagoela jakiterik interesatua non den edo zein helbide duen eta horregatik alferrik dela prozesuko ohiko komunikazio bideak erabiltzen saiatzea".

Beste horrenbeste esan dute Nafarroako epai-organoek: "...ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea da eta horretara jo baino lehen zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira jakinarazpena interesatuari berari emateko, izan ere ediktu bidezko jakinarazpena legezko fikzioa baita...".

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen, zeren eta, Auzitegi Nagusiak jurisprudentzian behin eta berriz esan duen bezala, "(...) ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei (...)". (Besteak beste, 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak, R.Ar. 7262 eta 7277). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (14011/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatiak xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko abuztuaren 26an emandako 2981 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3070 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Israel Serrano De Vicente jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko ekainaren 1ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko apirilaren 6an emandako ebazpenaren aurkakoa (5566/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"2981 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-3070 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Israel Serrano De Vicente jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babes alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko ekainaren 1ean eman zuen ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko apirilaren 6an emandako ebazpenaren aurkakoa (5566/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka. Berraztertzeko errekurtsoan aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak ezarritako zehapen bati (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako ebazpenaren bidez). Izan ere, zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arauak urratzeagatik, hain zuzen ere, ibilgailua gelditzeko debekua dagoen lekuan aparkatzeagatik (Dormitaleria kalea, 13), trafikoari buruzko araudia urratzen zela. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Salaketa egin zuen funtzionarioak datu ugari aurkeztu zituen (gertaerak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako manu juridikoa...), eta salaketaren alderdi guztiak berretsi ditu, behin interesatuak alegazioak aurkeztutakoan; errekurtso honetan ere, interesatuak ez du, proposatu duen probaren bidez, egiazkotasun ustea indargabetu. Beraz, garbi dago arau-haustea zehapen espedientean azaltzen den bezala egin zela.

Bigarrena._Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluaren arabera, arau-hauste larria da, besteak beste, "arriskua sortu edota trafikoari oztopo larria egiten zaion lekuetan ibilgailuak gelditu edo aparkatzea". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zehazten dira ibilgailuen geldialdi edo aparkaldiek arriskua sortu edo trafikoari oztopo larria egiten dioten kasuak. Oraingoan Udalak ez du egiaztatu arau-haustea kasu horietakoren batean sar daitekeenik, ez eta erregelamendu bereko 94. artikuluan arau-hauste larritzat jotzen direnetan ere, eta espedientean ez da ageri egin zen arau-haustearen larritasuna erakusten duen arrazoirik. Ohartarazi behar da zehapen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla, eta ezin dela analogia erabili. Kasu bakoitza, beti, arauetan aurreikusitako kasuetan sailkatu behar da. Hala, trafikoari buruzko aipatu legearen 65.3 artikuluaren arabera, arau-haustea arintzat jo behar da eta isuna 60,10 eurora murriztu (10.000 pezeta), 67.1 artikuluan eta hurrengoetan ezarritako graduazioari jarraituz.

Bestalde, espedientea aztertuta, ondoriozta dezakegu Legeak eskatzen dituen formazko betekizun guztiak bete direla, eta ez dela modu horretako akatsik aurkitu, egintza deuseza dela determinatzeko, hain zuzen ere bere xedea lortzeko formazko betekizunak bete ez dituelako edo indefentsioa sortzen duelako, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legeko 63.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz (horri buruzkoa da Auzitegi Gorenaren 1999ko uztailaren 9ko epaia, R. Ar. 1999/6914). Errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak aurkezteko, Bide Segurtasunari buruzko Legeko 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez (inondik ere, errekurtsogileak salaketaren berri jaso zuen, 2001eko urtarrilaren 17an alegazioak aurkeztu baitzituen udaletxean; geroago, 2001eko martxoaren 6an, ebazpen proposamena jakinarazi zitzaion) eta aukera izan du, halaber, uneoro zehapen-espedientea eskura izateko, Prozedurari buruzko Legeko 35.a) artikuluari jarraituz, eta, horrenbestez, hura aztertu eta hartan dauden agirien kopiak egiteko; hain zuzen ere, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 32. artikuluak ematen du horretarako eskubidea, bai pertsonalki eta bai ordezkari baten bitartez, interesatuari, edozein arrazoi dela-eta, ezinezkoa bazaio Administrazioaren egoitzetara joatea horretarako. Beraz, bidezkoa errekurtsoa zati batean onestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da zati batean onestea aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi zuen ebazpenaren aurka jarria; berraztertzeko errekurtsoan aurka egin zitzaion Iruñeko Udaleko Herritarren Babes arloko zinegotzi delegatuak trafikoko arau-hauste larri batengatik ezarri zuen zehapenari; bi ebazpenak zati batean deuseztatu behar ditugu, eta isunaren zenbatekoa 60,10 eurora (10.000 pezeta) beheratu, arau-hauste arina egin baitzen.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 15ean emandako 3749 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4719 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Oscar Berrio Echeverría jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko bahitura-diligentziaren aurka jarria (32846/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3749 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4719 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Oscar Berrio Echeverría jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, trafikoko isun bat betearazpen bidez ordainarazteko bahitura-diligentziaren aurka jarria (32846/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka jarri da, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, borondatezko aldian ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarriak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak ez du bidali bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea, Auzitegi honek bi aldiz eskatu arren (2001eko azaroaren 28ko eta 2002ko urtarrilaren 17ko probidentzietan). Horregatik, prozedura ebazteko jarduketak egiten jarraitu da, Nafarroako toki entitateen erabakien aurkapenari buruzko maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaren 13. artikuluaren itzalpean.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabaldu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). "(...) premiamendu prozeduran eztabaidatu ezineko kontua da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik eza; akats hori premiamendu-probidentzia aurkatuz baliarazten ahal da, eta ez geroagoko egintzak aurkatzeko unean, hura irmoturik badago", gaineratzen da aipatu epaian. Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen defentsa gabeziaren baitan daude" (AGE, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Kasu honetan ezinezkoa izan da espedientea aztertzea, Iruñeko Udalak ez duelako bidali, Auzitegi honek bi aldiz eskatu arren. Ondorioz, ez dago egiaztaturik, funtsean, zorrik ba ote zen, nahiz eta, dirudienez, ordainarazi egin den. Ez dakigu zehapen prozedurarik egin ote zen, are gutxiago prozeduraren buruan premiamendu probidentziarik eman ote zen zorra ordainarazteko, ezta, halakorik eman bazen, errekurtsogileari behar bezala jakinarazi ote zitzaion, horretarako ezarritako epean (BSLren 81.2 artikulua), eta aurka egin ote zitzaion. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa baiestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka jarria, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, borondatezko aldian ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa. Bi egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0212306