28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 19an emandako 3320 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 99-3985 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Javier Inza Goñi jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (7624/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3320 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 99-3985 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Francisco Javier Inza Goñi jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak eman zuen bahitura-diligentziaren aurka (7624/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboaren bahitura-diligentzia baten aurka. Horren indarrez 20.551 pezeta atxiki ziren Francisco Javier Inza Goñi jaunak Euskadiko Kutxan duen kontuan, Iruñeko Udalak haren aurka abiarazitako premiamendu prozeduran, borondatezko aldian ordaindu ez zuen trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra kobratzeko. Isun hori 7624/97 zenbakiko zehapen espedientean ezarri zitzaion. Errekurtsogileak, beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ondoren, betearazpen bidetik kobratzea ez dela bidezkoa adierazteko eskatu dio Auzitegi honi.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

3. Interesatuak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Alkatetzak 1998ko urtarrilaren 8an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka, horren bitartez hasiera eman baitzitzaion errekurtso honetan aurkatutako bahitura-diligentziarekin bukatu den betearazpen prozedurari. Errekurtso hori (852/98 zenbakikoa) onetsi egin zen eta premiamendu-probidentzia deuseza zela adierazi, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailak 2001eko martxoaren 15ean eman zuen epaian.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabaldu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). "(...) premiamendu prozeduran eztabaidatu ezineko kontua da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik eza; akats hori premiamendu-probidentzia aurkatuz baliarazten ahal da, eta ez geroagoko egintzak aurkatzeko unean, hura irmoturik badago", gaineratzen da aipatu epaian. Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99.2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen defentsa gabeziaren baitan daude" (AGE, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Bigarrena._Espedienteko agirietan ikusi dugunez, hemen errekurritu den bahitura-diligentzia premiamendu-probidentzia baten ondorio da. Probidentzia hori errekurtsogileari jakinarazi zitzaion, hark Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan aurkatu zuen, errekurtso egokiaren bidez, eta, aurrekarietan azaldu bezala, deuseza zela adierazi zen, Nafarroako Auzitegi Nagusiko alor horretako Sailak emandako epaian. Horrela bada, orain aurkatzen den bahitura-diligentzia eta deuseztatu zen premiamendu-probidentzia, biak ere betearazpen prozedura bereko egintzak izanik, bata hasierakoa eta bestea amaierakoa, bigarrenari lehenbizikoaren zoria dagokio. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa onetsi eta aurkatutako bahitura-diligentzia deuseza dela eta ondoriorik ez duela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak emandako bahitura-diligentzia baten aurkakoa (7624/97 zenbakiko zehapen espedientea). Egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 4an emandako 3877 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 99-5328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Mendive Rueda jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (16330/97 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3877 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 99-5328 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Eduardo Mendive Rueda jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 1999ko abuztuaren 9an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (16330/97 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 1999ko martxoaren 4an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 16330/97 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du; ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientea azterturik ikusi dugunez, ez da gertatu Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 99. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta Auzitegi honetan errekurritu zen (98-0162 zenbakiko jora jotzeko errekurtsoa). Auzitegi honek ezetzi egin zuen errekurtsoa 1999ko ekainaren 4ko 7816 Ebazpenean, eta horrenbestez jurisdikzio bidea ireki zen.

Hori dela eta, azpimarratu behar dugu gora jotzeko errekurtso hau ez dela errekurtso hierarkikoa, ez duela artifizialki luzatzen Udalaren administrazio bidea, eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak berridatzia).

Horiek horrela, Udalaren administrazio bidea agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileak, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onetsi zuenak, 84. artikuluan ezartzen duen borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Iruñeko Alkatetzak 1998ko maiatzaren 4an premiamendu-probidentzia eman zuen isuna betearazpen bidez kobratzeko, eta interesatuak errekurtsoa jarri zuen Auzitegi honetan (98-3307 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa); hala ere, betarazpen egintza hori Iruñeko Udalak berak deuseztatu zuen geroago, "premiamendu-probidentziaren jakinarazpena (...) akats material baten ondorio" izan zelako, idazkariak sinatutako txostenak dioenez.

Hirugarrena._Azkenik, ez dugu antzeman zehapenaren preskripzioa gertatu denik. Jakina denez, zehapenak "beraiek zehazten dituzten legeetan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira..." (prozedurari buruzko Legearen 132.1 artikulua). Arau juridiko horrek oraingoan Trafikoari buruzko Legera jotzeko agintzen digu; horren 81.2 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribatuko dira, eta beraiek betearazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen". Ildo beretik 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak dioenez, "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmo bihurtu eta biharamunetik hasita zenbatu behar da".

Alabaina, "irmotasuna" da _Auzitegi Gorenaren 1987ko irailaren 26ko osoko bilkurako Autoan zehazten denez_ egintza edo erabaki baten egoera juridikoa, ezinezkoa delarik haren aurka errekurtso arruntik jartzea, ez administrazio bidean ez judizio bidean, berraztertzeko errekurtso berezia izan ezik. Beraz, behar ziren garaian eta moduan Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu baitzen zehapen ebazpenaren aurka, jadanik ezin da esan egintza hori irmo bihurtu zenik errekurtsoa ebazpenaren zain egon zen bitartean, zeren eta, Auzitegi Gorenaren 1991ko maiatzaren 21eko epai batek adierazi (R. Ar. 4334) eta 1992ko maiatzaren 27koak berretsi zuen bezala (R. Ar. 3729), "ezin dira nahasi administrazio-ebazpen baten irmotasuna eta administratuak bere errekurtsoa ezetsitzat jotzeko daukan ahalmena (...). Zehapen-ebazpena ez dela irmoa auzi-errekurtso hau jarri izanak berak frogatzen du; eta irmoa izan gabe, nekez has zitekeen preskripzio epea zenbatzen". Hortaz, ebazpena irmoa izan arte ezin da hasi preskripzio epea.

Bestalde, erraz antzematen denez, zehapenaren preskripzio epea (bi hilabete, Auzitegi honek zehapen ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazi zuenetik) zenbatzen hasteko "dies a quo"tik urtebete baino denbora gutxiago iragan zen Administrazioak zorra kobratzeko hurrengo egintza baliodun eta eraginkorra egin zuen arte, interesatua jakitun zela (hemen errekurritutako premiamendu-probidentzia, interesatuak 1999ko urriaren 13an errekurritu zuena, jakinean zegoela adieraziz). Beraz, zehapena ez zen preskribatu. Gainera, inon ez dugu ikusi ordainketa geroratu edo zatikatzeko baimenik eman zenik. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (16330/97 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 20an emandako 3341 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3955 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Manuel Vicente Rodrigo jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (592071/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3341 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren hogeian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-3955 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José Manuel Vicente Rodrigo jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko otsailaren 19an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (592071/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2001eko oitsailaren 19an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 592071/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, ez da gertatu Erregelamenduaren 99. artikuluko kasurik. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari eta hark gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian (errekurtsoaren espedientea: 01-0511). Auzitegi horrek jarduketak artxibatzeko agindu zuen, 2002ko otsailaren 5eko 384 zenbakiko Ebazpenaren bidez, errekurtsogileak pasatzen utzi baitzituen eman zitzaizkion epeak 2001eko urtarrilaren 31ko Probidentzia bete gabe, zeinean akatsak zuzentzeko agindu baitzitzaion. Horrenbestez jurisdikzio bidea irekita gelditu zen.

Hori dela eta, azpimarratu behar dugu gora jotzeko errekurtso hau ez dela errekurtso hierarkikoa, ez duela artifizialki luzatzen Udalaren administrazio bidea, eta ezin duela inola ere eten isunaren betearazpena (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2 artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak aldatutako testuan).

Hirugarrena._Bestalde, administrazio bidea (Udalarena) agorturik, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta, Trafikoari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 84. artikuluan (martxoaren 2ko 339/1990 E.D. Legegilea) ezarritako borondatezko ordainketa epea iragan zenez isuna ordaindu gabe, Zuzenbideari erabat lotzen zaio isuna premiamendu bidez ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu Erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Azkenik, ez da antzeman zehapenaren preskripziorik gertatu denik (zehapenak, behin irmoak direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira _Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulua_; eta ez dira irmotzen harik eta Jurisdikzioari buruzko Legeak _uztailaren 13ko 29/1998 Legea_ 46. artikuluan Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko ematen duen epea bukatu arte, hau da, bi hilabete iragan arte, jakinarazpena berariaz egiten denean), ez ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are ofizioz, aintzat hartu behar lukeen beste inolako akatsik gertatu denik ere. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (592071/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 2an emandako 3489 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3989 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Xabier Lima Alvarez jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 15ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (15421/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3489 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-3989 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Xabier Lima Alvarez jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 15ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (15421/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 15ean emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da; premiamendu-probidentzia hori interesatuari trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen, ez baitzuen ordaindu borondatezko epean. Isuna 15421/00 zehapen espedientean ezarri zen. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deuseztatzeko eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zitzaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; Iruñeko Udalak hori guztia egin du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Diru-bilketari buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 3ko 4/1999 Legearen bidez aldaturik) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan. Horrenbestez garbi dago interesatuari defentsa gabezia ekarri zaiola. Zehazki, ediktua argitara eman aurretik (116/00 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 25ekoan, eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean), posta ziurtatuaren bidez zehapena jakinarazteko bi saio egin ziren, 2000ko ekainaren 13an eta 15ean, Iruñeko Jarauta kalea, 6-AT-D helbidean, baina ez ziren ordu desberdinetan egin, Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 2. idatz-zatiak horrela egiteko agindu arren.

Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).

Oraingoan nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik, jakinarazpen saioak ia ordu berean egin baitira. Auzitegi honen ustez, jakinarazpenak ordu desberdinetan egiteko araua gaurko ohituretarako moldapena da. Etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutenez, alferrik da jakinarazpena behin eta berriz goizez eramatea.

Hirugarrena._Azkenik, komeni da aurrekoari ohar bat gehitzea: behar bezala jakinarazi ez den zehapena interesatuak jakiterik izan ez duen egintza da eta haren ondorioz interesatuaren legezko interesei kalte egin zaie. Horregatik, egintza horrek ez du eraginkortasunik, zeren eta "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta, besterik gabe, egintzak interesatuarengan eragina izateko baldintza; izan ere, egintzak ondorioak izanen ditu behin interesatuak haren berri jakin eta gero". (AGren 1992ko martxoaren 3ko Epaia, R. Ar. 1775).

Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "Prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zen; eta, goian aipatu ditugun epaiek dioten bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz egindako zorra betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2001eko urtarrilaren 15ean emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (15421/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 4an emandako 3567 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4003 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Saturnino Asiáin Aragón jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 30ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (41445/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3567 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4003 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Saturnino Asiáin Aragón jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urriaren 30ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (41445/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2002ko urriaren 30ean eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka (argitara eman zen 2001eko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 99 zk.). Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 41445/99 zenbakiarekin instruitu zen zehapen espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Iruñeko Udalak igorritako espedientean ikusi dugunez, egia da hemen errekurritutako premiamendu-probidentzia 2001eko abuztuaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zela (99 zenbakia), eta gora jotzeko errekurtsoa 2001eko urriaren 2an aurkeztu zela, hau da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluak horrelako errekurtsoak jartzeko ematen duen epea bukatutakoan. Baina, beste alde batetik, betearazpen egintza ediktu bidez jakinarazi aurretik interesatuari bere helbidean jakinarazteko nahitaez egin behar diren ahaleginak (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikulua) ez dira behar bezala frogatu, jakinarazle bakar baten sinadura ez baita aski baldintza hori bete dela frogatzeko.

Bigarrena._Arazoaren mamiari dagokionez, Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Hirugarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak igorritako agirietan ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan. Zehazki, ez da inon ageri zehapena Posta Zerbitzuaren bidez interesatuaren azken helbide ezagunean jakinarazteko egin ziren bi saioak (2000ko maiatzaren 29an eta 31n) ordu desberdinetan egin zirenik, prozedurari buruzko legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horrenbestez garbi dago interesatuari defentsa gabezia ekarri zaiola.

Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Laugarrena._Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Azkenik, esan dezakegu zehatzeko egintza preskribaturik zegoela eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zela; eta, Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (41445/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko irailaren 9an emandako 3161 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4292 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Ramón Arcaya Roldán jaunak eta Víctor Luis Negro López jaunak jarri zuten, Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko irailaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zaratari buruzko arauak urratzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko martxoaren 16an emandako ebazpenaren aurkakoa. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3161 zenbakiko ebazpena.

Presidenta: María Asunción Erice Echegaray andrea.

Mahaikideak: María Jesús Balana Asurmendi andrea.

Iruñean, bi mila eta biko irailaren bederatzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Hirugarren Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4292 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. José Ramón Arcaya Roldán jaunak eta Víctor Luis Negro López jaunak jarri dute errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko irailaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zaratari buruzko arauak urratzeagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko martxoaren 16an emandako ebazpenaren aurkakoa.

María Jesús Balana Asurmendi andreak egin du txostena.

Egitezko aurrekariak:

1. José Ramón Arcaya Roldán jaunak eta Víctor Luis Negro López jaunak gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu dute Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko irailaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak 2001eko martxoaren 16an emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez 601,01 euroko isuna ezarri baitzen eta "Pub Opera"ko jarduera zortzi egunerako geldiarazi.

2. Ebazpen horri aurka egiteko, errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak alegatu ditu, eta azkenik, ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

3. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udaltzaingoaren esku-hartzea eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluan xedatuari jarraituz, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute. Agintaritzaren agenteek argi eta garbi berretsi dituzte salaketa orrian eta zarata-neurketaren aktan adierazitako guztiak, eta horrenbestez bistan da arau-haustea egin zela. Espedientean frogaturik dago "Pub Opera"ko jarduerak egiten zuen zarata 37,7 dB (A) mailara iritsi zela, entzuten zuten etxebizitzan neurtuta, 2000ko uztailaren 22ko 7:35ean. Horrela urratu egin zen uztailaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuaren 15. artikulua. Dekretu horretan (maiatzaren 16ko 193/1991 Foru Dekretuak aldatua) baldintza teknikoak ezartzen zaizkie zarata eta bibrazioak direla-eta jendeari eragozpenak sortzen ahal dizkieten jarduerei.

Bigarrena._Zarata establezimenduan bertan ez neurtzea eta arau-hausleak neurketaren berri zuzena ez izatea ere, ez dira hartu behar aurkatutako egintza indargabetzen duten akastzat, ez baita nahitaez modu horretan jokatu beharrik. Nahikoa da Udaltzaingoaren aktan dagoena bezalako neurketa egitea, arau-haustea egin dela zalantzarik gabe jakiteko behar diren elementu guztiak dituena. Ez zen bidezkoa salatua neurketa ekitaldian egotea, zeren, etxebizitza partikular batean egin zenez, ez baitzuen ondoriorik Ingurumena Babesteko eta Jarduera Sailkatuak Kontrolatzeko Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatutakoak. Auzitegi Gorenak, 1996ko urtarrilaren 19ko Epaian (R. Ar. 286/1996), ondokoa adierazi zuen: "Zaraten neurketetan ere, arau orokor gisa, hobe da interesatuak aurrean egotea. Hala ere, printzipio-adierazpen horrek ez die frogatzeko indar guztia kentzen udaltzainek bitarteko tekniko egoki eta fidagarriekin zarata maila neurtzeko egiten ahal dituzten egiaztapenei; Auzitegi Gorenaren 1995eko irailaren 22ko Epaian (1995#6845) horixe adierazi zen, JGEren 35. artikulua interpretatuz, neurketa ez baitzen egin interesatuaren aurrean, komeni zen bezala; interesatua aurrean ez egotearen arrazoiak berari egozteko modukoak izan daitezke batzuetan; edo litekeena da zarata sortzen duen jarduera noizbehinka zarata handiko tarte laburrak izaten dituzten horietarikoa izatea, eta orduan alferrik litzateke interesatuari aurretiaz errekerimendua egitea neurketa ekitaldira agertu dadin. Horrelako kasuetan, ustez gogaikarria den jardueraren auzokoek eskaturik udaltzainek egiten duten neurketa, gutxienez ere, instrukzioko materiala da, gerora baloratzen ahalko dena, baina lehentasun berezirik ez duena administrazioaren edo jurisdikzioaren egoitzan interesatuek aurkez ditzaketen frogabideen aldean. Eta ezin da baztertu, gainera, interesatuek eskaturik zarataren neurketa berriro egiteko aukera, espedientea eragin zuen egoera ahal den neurrian birsortuta." Aurkeztutako agirietan ikusi dugunez, errekurtsogileek ez dute ezer frogatu beren baieztapenen gainean, eta horregatik egiazkotzat hartu behar dira Udalak aipatutako arau-hausteak.

Hirugarrena._Errekurtsogileek kontrakoa esan arren, Auzitegi honek egiaztatu egin du zarataren neurketaren aktan neurgailuaren datu guztiak ageri direla, baita egiaztapenen ziurtagiriak eta datak ere.

Bestalde, zehapenaren graduazioari dagokionez, ez errepikapenik ez inguruabar astungarririk ez zegoela ikusirik, gradu baxuenekoa ezartzea erabaki zen. Horrela jokatu zela uste du Auzitegi honek, zeren zehapena 601,01 euroko isuna gehi jardueraren 8 eguneko etenaldia izan baita, nahiz eta arau-hauste arinengatik 6.012,12 eurorainoko isuna ezartzeko aukera izan, jardueraren etenaldiaz gainera, Ingurumena Babesteko eta Jarduera Sailkatuak Kontrolatzeko Erregelamendua onetsi zuen otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Bidezkoa da 01-4292 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ezestea. José Ramón Arcaya Roldán jaunak eta Víctor Luis Negro López jaunak aurkeztu dute, Iruñeko Udaleko Ingurumen eta Osasun alorreko zinegotzi delegatuak 2001eko irailaren 24an emandako ebazpen baten aurka, berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzuen, zinegotzi berak 2001eko martxoaren 16an emandako beste ebazpen baten aurkakoa, zeinaren bidez 601,01 euroko isuna ezarri baitzen eta "Pub Opera"ko jarduera zortzi egunerako geldiarazi. Ebazpen hori berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. María Asunción Erice. María Jesús Balana. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko azaroaren 14an emandako 3967 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Manuel González Hernández jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa (22949/98, 20675/99, 2259/99, 740445/99, 38721/99 eta 320998/00 zenbakiko udal espedienteak). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3967 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Manuel González Hernández jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bidez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, trafikoko isun batzuk betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an eman zuen bahitura-diligentziaren aurkakoa (22949/98, 20675/99, 2259/99, 740445/99, 38721/99 eta 320998/00 zenbakiko udal espedienteak).

Egitezko aurrekariak:

1. 01-4690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri da Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen berraztertzeko errekurtso bat, oraingo errekurtsogileak berak jarria Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an emandako bahitura-diligentzia baten aurka. Diligentzia horren indarrez Manuel González Hernández jaunari 112.783 pezeta atxiki zitzaizkion, Nafarroako Gobernuak egin behar zion zerga itzulketari helduz, Iruñeko Udalak haren aurka egindako zazpi premiamendu prozeduratako zorra kobratzeko. Hori guztia, ez zituelako borondatezko aldian ordaindu trafikoko sei isun (22949/98, 20675/99, 2259/99, 740445/99, 38721/99 eta 320998/00 zenbakiko zehapen espedienteak) eta zerga bateratuen ordainagiri bat. Errekurtsogileak dio bahitura onartzen duela aipatu kontzeptuetatik azkenari dagokionez, zeinaren zenbatekoa 19.535 pezeta baita (berraztertzeko errekurtsoa, azken zor horri zegokionez, aztergai dugun ebazpenean ez, beste batean ebatzi zen: Ekonomia eta Funtzio Publiko alorreko zinegotzi delegatuaren 2001eko urriaren 19ko Ebazpenean); hala ere, aplikagarritzat jotzen dituen oinarri juridikoak azaldu ondoren, Auzitegi honi eskatu dio betearazpen bidea ez dela zuzena adierazteko, trafikoko isunen ondorioz sortutako zorrari dagokionez (93.248 pezeta). Hala bada, gure ebazpena azken kopuru horri bakarrik dagokio.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituzten espedienteak bidali ditu, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Premiamenduzko prozedura batean ondasun jakin batzuk bahitzeko erabakia tresna bat baino ez da prozedura horrek helburu duena lortzeko, baina ezin ukatuzko eragina du ondasun horien jabeen eskubideen gainean. Horrek berez daukan pisuarengatik, babes errekurtso independentea jartzen ahal da erabaki horren aurka; horrek ez du esan nahi bide horretatik denbora mugarik gabeko aukera zabaldu behar denik mota guztietako arrazoiak planteatzeko; izan ere, aukera hori zabalik dago "bakar-bakarrik ekintzak duen helburuarekin bat ez datozen ekintzei dagokienez" (AGren 1992ko azaroaren 10eko epaia, R. Ar. 8675). "(...) premiamendu prozeduran eztabaidatu ezineko kontua da (...) likidazioen arauzko jakinarazpenik eza; akats hori premiamendu-probidentzia aurkatuz baliarazten ahal da, eta ez geroagoko egintzak aurkatzeko unean, hura irmoturik badago", gaineratzen da aipatu epaian. Horrek, hala ere, ez du galarazten interesatuak, Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 99,2 artikuluaren babesean, premiamenduzko probidentziarik ez izatea salatzeko daukan eskubidea, halakorik gertatu bada (abenduaren 20ko 1684/1990 Errege Dekretua).

Bestalde, jakina da bahitura diligentzia guztiak aurreko egintza bat betetzeko egintzak direla, ez besterik (TEACen 1996ko urriaren 24ko ebazpena _R.Ar. 1639_), eta lehenbizikoak bigarrenaren aurretik dagoela eta hura justifikatzen duela (bahitura probidentzia); horrek, printzipioz, tresna izaera duenez (edo tramite hutsezkoa _Extremadurako Auzitegi Nagusiaren 1991ko otsailaren 25eko Epaia_), ezin da jurisdikzio errekurtsorik aurkeztu, ez eta, horren ondorioz, Auzitegi honetan gora jotzeko errekurtsorik ere. Hala eta guztiz ere, horrelako egintzak aurkatzeko aukera "azken finean, egintza horiek interesdunarengan sor dezaketen defentsa gabeziaren baitan daude" (AGE, 1997ko apirilaren 19koa _R. Ar. 3151_).

Bigarrena._Espedienteak azterturik, seietan ere Zergei buruzko Lege Orokorraren 138. artikuluko f) idatz-zatian eta aipatu Erregelamenduaren 99. artikuluko 2. idatz-zatian aurreikusten den kasua gertatu dela ikusi dugu. Espedienteetan ez da ageri orain errekurritu den bahitura-diligentziaren iturri izan ziren premiamendu-probidentziak errekurtsogileari behar bezala jakinarazi zitzaizkionik, hau da, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 58 eta 59. artikuluek agintzen duten moduan (azaroaren 26ko 30/92 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua); ondorioz, garbi dago interesatua defentsarik gabeko egoeran aurkitu zela.

Alde batetik, 22949/98 zenbakiko zehapen espedienteari lotutako premiamendu-probidentzia jakinarazteko saioak 1999ko irailaren 27an eta urte bereko abenduaren 9an egin ziren; 20675/99 zenbakiko udal espedienteari lotutako premiamendu-probidentzia jakinarazteko saioak, berriz, 2000ko maiatzaren 19an eta ekainaren 7an egin ziren; 320998/00 zenbakiko zehapen espedienteko premiamendu-probidentziari dagokionez, hura jakinarazteko saioak 2001eko otsailaren 5ean eta 16an egin ziren; hau da, saioak behin ere ez ziren egin bata bestearen ondoko hiru egunetan, baina Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 2. idatz-zatiak horrela egiteko agintzen du ediktua argitaratu aurretik (22949/98 zehapen espedienteari zegokiona otsailaren 16ko 21/00 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarri zen; 20675/99 zenbakiko udal espedienteari zegokiona uztailaren 19ko 87/00 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarri zen; eta 320998/00 zenbakiko zehapen espedienteari lotua maiatzaren 21eko 62/01 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarri zen).

Beste aldetik, 2259/99, 740445/99 eta 38721/99 zenbakiko udal espedienteei loturiko premiamendu-probidentziak interesatuari berari jakinarazteko ahalegin bakarra egin zen, hiru kasuetan ere, ediktuen bidez jakinarazi baino lehen (2259/99 zenbakiko zehapen espedienteari zegokiona otsailaren 16ko 21/00 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarri zen, eta 740445/99 eta 38721/99 zenbakiko udal espedienteei zegozkienak abenduaren 27ko 156/00 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarri ziren). Beraz, ez zen bete Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.2 artikuluak honelako kasuetarako agintzen duena, hau da, lehenbiziko ahaleginean jakinarazpena inork hartzen ez duen kasuetan egin behar dena. Hain zuzen ere, 2259/99 zenbakiko zehapen espedienteari loturiko premiamendu-probidentzia 1999ko abenduaren 9an jakinaraztera joan zirenean, izenik jasorik ez dagoen "senide" batek ez zuen hartu nahi izan, eta 740445/99 eta 38721/99 zenbakiko udal espedienteetako premiamendu-probidentziak ere, 2000ko irailaren 27an, norbaitek "bere burua identifikatu gabe, ez zituen hartu nahi izan".

Ediktu bidezko jakinarazpena, bestalde, Legean salbuespenezko bide gisa ezarri da; hots, jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu behar dira ediktuaren bidetik jo baino lehen, zeren jakinarazpen-mota hori, izatez, legezko fikzioa baita. Nafarroako epai-organoek horrela adierazi izan dute, bere eginez Konstituzio Auzitegiak gai honi buruz 1995eko abenduaren 11ko Epaian eman zuen doktrina, gerora beste epai askotan sendotu duena, hala nola 2000ko martxoaren 13koa, urriaren 2koa eta urriaren 30ekoa (RTC 65, 232 eta 254, hurrenez hurren) edo 2002ko urtarrilaren 14koa (RTC1).

Nekez esan liteke kasu honetan jakinarazpena interesatuari berari emateko zentzuzko aukera guztiak agortu direnik. Espedienteetatik hirutan ez da hamaika egun itxaron (itxaron behar den gutxieneko aldia) bigarren jakinarazpen saioa egiteko, eta gainerako hiru espedienteetan, egin beharreko bi saioen ordez bakarra egin da.

Hirugarrena._Azkenik, komeni da aurrekoari ohar bat gehitzea: behar bezala jakinarazi ez den zehapena interesatuak jakiterik izan ez duen egintza da eta haren ondorioz interesatuaren legezko interesei kalte egin zaie. Horregatik, egintza horrek ez du eraginkortasunik, zeren eta "administrazio-egintzaren jakinarazpena ez da egintza baliozkoa izateko baldintza, are gutxiago egintzaren existentziarako baldintza, baizik eta, besterik gabe, egintzak interesatuarengan eragina izateko baldintza; izan ere, egintzak ondorioak izanen ditu behin interesatuak haren berri jakin eta gero". (AGren 1992ko martxoaren 3ko Epaia, R. Ar. 1775).

Ildo horretan Auzitegi Gorenaren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak aipatzen ahal dira, (hurrenez hurren, R. Ar. 7262 eta 7277): "Prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Agiriaren kopia edo aldakia ematea, jasotzaileak sinatzea, horren identitatea, edo ediktuen argitalpena eta abar, kanpoko zeinuak baino ez dira, eta, nolabait, norbaitek jakin beharrekoa jakin duela adierazten dute. Hori defentsarako eskubideari dago lotuta eta, ondorioz, berme osoekin egin behar da. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Bestalde, zehapenen preskripzio epea ez zen eten eta burutu egin zen, zeren eta, aipatu epaietara itzulita, "ezin zaie preskripzio-epea eteteko indarrik egotzi formazko akatsak dituzten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei". Bidezkoa da, horrenbestez, bi errekurtsoak baietsi eta bi egintzak deusezak eta ondoriorik gabeak direla adieraztea, bai berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena eta bai haren jatorria izan zen bahitura-diligentzia.

Laugarrena._Aurrekoa gorabehera, komeni da ondokoa zehaztea: nahitaezko tramitea ez bada ere, 22949/98, 20675/99 eta 2259/99 zenbakiko zehapen espedienteei loturiko bahitura-probidentziak, hirurak ere Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an emanak, interesatuari jakinarazi zitzaizkion ostsailaren 28ko 27/01 Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko Udalaren ediktu oholean jarriz. Alabaina, ediktu bidezko jakinarazpenei buruz gorago esandakoaren haritik, horrelako jakinarazpenak akastunak direla uste izan behar da, eta ondorioz eraginkortasunik gabeak, salbu eta interesatuak zerbait egiten duenean, eta kasu honetan ez da hala izan, egintza horien edukiaren eta eraginaren berri baduela aditzera ematen duena. Hala bada, 2000ko azaroaren 17an interesatuari berari bahitura-probidentziak jakinarazteko ahalegina egin zen eta hirurak hartzeari "uko egin zitzaion". Hori agirien atzealdean agerrarazi zen, baina ez zen jarri nor zen hartu nahi izan ez zituena. Hala ere, 30/1992 Legearen 59.3 artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazpen tramitea betetzat eman ahal izateko, interesatuak edo haren ordezkariak egin behar dio ukoa jakinarazpena hartzeari, eta kasu honetan inguruabar hori egiaztatu gabe zegoenez, bigarren ahalegina egin behar izan zen ediktua argitaratu baino lehen. Beraz, jakinarazpen horiek ere ez dute indarrik zehapenen preskripzio epea eteteko.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu 01-4690 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Alkatetzak 2001eko urriaren 2an emandako ebazpen baten aurka aurkeztua, horren bitartez berraztertzeko errekurtso bat ezetsi baitzen, oraingo errekurtsogileak berak aurkeztua, Iruñeko Udaleko diru-biltzaile exekutiboak 2001eko uztailaren 24an emandako bahitura-diligentzia baten aurka (zehapen espedienteen zenbakiak: 22949/98, 20675/99, 2259/99, 740445/99, 38721/99 eta 320998/00); bi egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta hala egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlakoan.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 3an emandako 3531 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-4975 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Esteban Leiza Arraztoa jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (28767/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3531 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan ageri diren mahaikideek osaturik, 01-4975 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Esteban Leiza Arraztoa jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (28767/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 28767/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) betearazpen bideari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak igorritako agirietan ez dago jasorik zehapen ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan. Zehazki, ez da inon ageri zehapena Posta Zerbitzuaren bidez interesatuaren azken helbide ezagunean jakinarazteko egin ziren bi saioak (2000ko azaroaren 16an eta 20an) ordu desberdinetan egin zirenik, prozedurari buruzko legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen moduan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Horrenbestez garbi dago interesatuari defentsa gabezia ekarri zaiola. Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Azkenik, esan dezakegu zehatzeko egintza preskribaturik zegoela eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zela; eta, Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (28767/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatiek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko urriaren 3an emandako 3547 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1873 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ignacio Echevarría Cía jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (643474/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"3547 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1873 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Ignacio Echevarría Cía jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (643474/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da Iruñeko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentzia baten aurka. Probidentzia hori borondatezko epean ordaindu gabeko trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko eman zen. Isuna Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legea urratzeagatik ezarri zen, 643474/00 zenbakiarekin instruitu zen zehapen-espedientean. Errekurtsogileak egokitzat jotzen dituen alegazioak eta beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa._Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, 97 zenbakikoan). Bada, dekretu horren 89. artikuluak dioenez, "1. Premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) Zorraren ordainketa edo iraungipena; b) Preskripzioa; c) Gerorapena; d) Likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura". Zio horiek, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean daudenen antzekoak, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia _R. Ar. 544_, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa _R. Ar. 4934 eta 5454_, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sorrarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena._Udalak igorritako agirietan ikusi dugunez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian ageri den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago jasorik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen moduan.

Zehazki, ez dago jasorik zehapena jakinarazteko bi saioak "ordu desberdinetan" egin zirenik, prozedurari buruzko Legearen 59.2 in fine artikuluak agintzen duen bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran). Saio horiek Posta Zerbitzuaren bidez egin ziren, interesatuaren azken helbide ezagunean, 2001eko maiatzaren 14an eta 16an. Hortaz, garbi dago interesatua babesik gabe aurkitu zela. Izan ere, Auzitegi Gorenak 1998ko otsailaren 11ko Epaian (R. Ar. 1371) adierazi zuenez, "Administrazioak herritarrei egiten dizkien jakinarazpen, agindei edo epatzeak akastunak direnean, gerta liteke herritarrek beren defentsarako eskubidea murrizten dien egoeran aurkitzea, ez baitute behar adina informazio jasotzen beren eskubide subjektiboei eragiten dien egintza bati buruz; eta, ondorioz, administrazio-eremuko babes gabezia horrek murriztu eginen du epaileen babes eraginkorra jasotzeko eskubidearen erabilera, Auzitegira jo eta egintza berriro azter dadila eskatzea galarazten baitu. Hori dela eta, sala honek, 1987ko apirilaren 30eko epaian (R. Ar. 2655) honakoa esan zuen: "Zalantzarik gabe, prozesu edo prozedurari buruzko legeek organo erabakitzaileen eta auzian diharduten alderdien arteko berriemate egintzei (jakinarazpen, epatze, agindei eta abarrekoak) ezarri dizkieten mekanismo eta berme guztien helburu bakarra berriemate hori egiaz gauzatu dela bermatzea baino ez da, edo, fikzio juridikoan, hori gertatu egin dela edo ez, inguruabar jakin batzuetan. Horregatik guztiagatik, prozeduren antolamendu modernoetan betekizun horiek eragingarritasunaren mugetaraino eta gainerakoen interesek ahalbidetzen duten tokiraino eramaten dira. Auzitegien jurisprudentzian muturreraino eramaten da egintza horien formalismoa, prozeduraren ikuskera berrietan nagusitu diren informalismorako korronteen aurka".

Ukaezina da, bestalde, ediktu bidezko jakinarazpena salbuespenezko bidea dela eta horretara jo baino lehen "zentzuzko aukera guztiak" agortu behar direla "jakinarazpena interesatuari berari emateko" (ikusi AGren 1997ko martxoaren 6ko Epaia; R. Ar. 2404/97). Izan ere, jakinarazpen-mota hori "legezko fikzioa" baita (AGren 1997ko abenduaren 12ko Epaia; Legearen intereserako kasazio errekurtsoa; R. Ar. 2264/98). Konstituzio Auzitegia behin eta berriz irizpide horrekin bat etorri da bere doktrinan (ikusi, beste askoren artean, KAren 1995eko abenduaren 11ko Epaia, 2000ko martxoaren 13koa eta urriaren 2koa eta 2002ko urtarrilaren 14koa). Oraingoan, nekez esan liteke jakinarazpena interesatuari berari emateko aukera guztiak agortu direnik; saio guztiak ia ordu berean egin ziren, Legeak aintzat hartzen duen eta denok dakigun gizarteko errealitate bat kontuan hartu gabe, alegia, etxe askotan etxeko guztiek kanpoan lan egiten dutela.

Azkenik, esan dezakegu zehatzeko egintza preskribaturik zegoela eta preskripzioa ofizioz aintzatetsi beharrekoa zela; eta, Jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztien adibide gisa, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia _R. Ar. 7277_). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu-probidentzia deuseza eta ondoriorik gabea dela adieraztea.

Azaldutako guztiagatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (643474/00 zenbakiko zehapen-espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa paratzen ahal da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek, 2002ko azaroaren 21ean, 00-4947 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoan emandako probidentzia errekurtsogileari jakinarazteko. Benito Elizagoyen Echegaray jaunak jarri zuen errekurtso hori, Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak 2000ko abuztuaren 4an hartutako erabaki baten aurka, hirigintzako aprobetxamenduaren balorazioaren %10 eskatu baitzion. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"Probidentzia.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita batean.

2002ko azaroaren 11ko data duen idazkia jaso da Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 1. Epaitegitik. Hartan aditzera ematen da Baztango Udalak Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela (prozedura arrunta), 137/02 zenbakikoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 00-4947 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko 2001eko apirilaren 5ean eman zuen ebazpenaren kontra, eta eskatzen da administrazio espedientea bidal dadila, behin uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak agindutako deiak egin ondoren. Benito Elizagoyen Echegaray jaunak aurkeztu zuen aipatu gora jotzeko errekurtsoa, Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak, hirigintzako aprobetxamenduaren balorazioaren %10 eskatzeari buruz, 2000ko abuztuaren 4an hartu zuen erabaki baten aurka.

Ondorioz, eta goian aipatutako 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta, halaber, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 1992ko maiatzaren 7ko Ebazpena betetzeko, non jarraibideak eman baitziren Administrazioarekiko auzibideetan espedienteak Auzitegiari igortzeko,

Ebatzi dut:

Lehenengoa._137/02 zenbakiko Administrazioarekiko auzi-errekurtsoko espedientea (prozedura arrunta) Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 1. Epaitegira igortzea. Baztango Udalak jarri du errekurtso hori, Nafarroako Administrazio Auzitegiak 00-4947 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebazteko 2001eko apirilaren 5ean eman zuen ebazpenaren aurka. Benito Elizagoyen Echegaray jaunak aurkeztu zuen aipatu gora jotzeko errekurtsoa, Baztango Udaleko Gobernu Batzordeak, hirigintzako aprobetxamenduaren balorazioaren %10 eskatzeari buruz, 2000ko abuztuaren 4an hartu zuen erabaki baten aurka.

Bigarrena._Probidentzia honen berri ematea Administrazioarekiko Auzietarako Iruñeko 1. Epaitegiari, Lehendakaritza Departamentuko Aholkularitza Juridiko Zerbitzuari eta administrazio-espedientean interesatu gisa ageri diren gainerakoei, eta horiei guztiei bederatzi eguneko epea ezartzea, jakinarazpen egunetik zenbatu beharrekoa, autoetan aurkeztu ahal izan daitezen.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko buruak agindu eta sinatu du; ziurtatu dut."

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zortzian._Nafarroako Administrazio Auzitegiko idazkaria, María Carmen Lorente Gracia.

Iragarkiaren kodea: A0212978