28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, alegia, 33.416.359 espedienteari buruzko 2002ko azaroaren 27ko Ebazpenari dagokiona (Juan Echechipia Ciciro jaunari langabezi prestazioa etetea eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzea, eskaria ez berritzeagatik). Horregatik, ediktu honen bidez betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.4 artikuluak agintzen duena:

"4371/2002 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Echechipia Ciciro jaunari (NAN: 33.416.359; helbidea: Gaztainondo plaza, 5-5.a, D atea, 31010, Barañain) langabezi prestazioa eten eta enplegu eskatzaile gisa zituen eskubideak kentzekoa, eskaera ez berritzeagatik, izan ere:

Lan eskaria ez zuen langabezi txartelean adierazitako modu eta epean berritu.

Gertakariak:

Lehenbizi: 2002ko urriaren 25ean Juan Echechipia Ciciro jaunari zehapen proposamena jakinarazi zitzaion, eskaria zegokion epean ez berritzeagatik. Hamabost eguneko epea eman zitzaion arrazoiak alegatzeko, horrela ezartzen baitu lan arloko arau-hausteei zehapenak ezartzeko eta Gizarte Segurantzako kuoten likidazio espedienteak egiteko prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 37. artikuluko 4. zenbakiak. Erregelamendu hori maiatzaren 14ko 928/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen (ekainaren 3ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 132. zenbakia).

Bigarren: Ez du alegaziorik aurkeztu legeak ezarritako epean.

Zuzenbide oinarriak:

Lehenbizi: proposamenean azaldu dena arau-hauste arina da eta langabezi prestazioa hilabetez galtzea dakar, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 47. artikuluko 1.a) puntuari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia, abuztuaren 8ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 189. zk.), maiatzaren 24ko 5/2002 Errege Lege-Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako testu berriaren arabera.

Bigarren: Testu Bategin horren 47. artikuluko 3. zenbakiak ezartzen du arau-hauste horrek enplegu eskatzailearen izaera galtzea dakarrela eta, horrenbestez, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubideak baliorik gabe uztea.

Hirugarren: espedientea ebazteko eskumena Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak du, hala xedatzen baitute hurrengo arauek: Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 48. artikuluko 4. puntuak, maiatzaren 14ko 811/1999 Errege Dekretuak, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuak eta urriaren 4ko 501/1999 Foru Dekretuak.

Aipatu diren legeak eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak,

EBATZI DU:

Juan Echechipia Ciciro jaunari hilabetez etetea hartzen ari den langabezi prestazioa, eta enplegua eskatzeko egin zuen izen-ematea baliogabetzea. Horren ondorioz, enplegu eskatzaile gisa aitorturik zituen eskubide guztiak galduko ditu.

Ezarritako etenaldia bukatuta, ofizioz hasiko da prestazioa berriz jasotzen, baldin eta langabezian jarraitzen badu eta enplegu eskatzaile gisa izena berriz ematen badu. Horretarako, dagokion Enplegu Bulegoan agertu beharko du.

Jakinaraz bekio interesatuari, eta ohartarazi, erabakiarekin ados ez badago hogeita hamar egun dituela, Ebazpen hau hartzen duenetik hasita, auzibidera jo aurreko erreklamazioa egiteko Erakunde honi zuzendurik, dagokion Enplegu Bulegoaren bitartez, horrela ezartzen baitu Lan arloko Prozedurari buruzko Legearen Testu Bateginaren 71. artikuluak (apirilaren 7ko 2/1995 Legegintzako Errege Dekretua, apirilaren 11ko "Estatuko Aldizkari Ofiziala", 86. zenbakia).

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hogeita zazpian._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Laura Onieva Larrea".

Eta interesatua helbide ezezagunean dagoenez _azken helbide ezaguna Barañainen (Nafarroa) zuen, Gaztainondo plaza, 5-5.a, D atea_, ediktu honen bidez ebazpena jakinarazten zaio, eta ohartarazten eskura duela ebazpenaren kopia Lana Aurkitzeko Zerbitzuan (Arcadio María Larraona, 1-2.a, Iruña), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iragarkiaren kodea: A0300251