28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

27/2003 FORU DEKRETUA, otsailaren 3koa, Blanca Berruete Cilveti andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Aukeren Berdintasunerako eta Sustapenerako Ataleko burutzatik kentzea xedatzen duena, berak eskatuta.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hiruko otsailaren 3an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Blanca Berruete Cilveti andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Aukeren Berdintasunerako eta Sustapenerako Ataleko burutzatik kentzea 2003ko otsailaren 3tik aurrera, berak eskatuta, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hiruan._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0301549