28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 1915/2002 Ebazpenaren bitartez, Elena Alonso Enrique andreari baimena eman dio Ribaforadan, Konstituzioaren etorbideko 16 zenbakian, farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, abenduaren 17ko 1916/2002 Ebazpenaren bitartez, Marta Miramón Muñoz andreari baimena eman dio Eritze-Itzan, San Andres kalea, z.g.an, farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hamazazpian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, abenduaren 20ko 1932/2002 Ebazpenaren bitartez, María Luisa Luri Dendarieta andreari baimena eman dio Azagran, Bakearen etorbideko 17 zenbakian, farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, urriaren 29ko 1933/2002 Ebazpenaren bitartez, Enrique Pascual Ramírez jaunari baimena eman dio Tuteran, Garijo Satrústegui kaleko 1ean (sarrera Robles Pintadotik du), farmazia berri bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeian._Osasun zuzendari nagusia, Juan Ramón Rábade Iraizoz.

Iragarkiaren kodea: A0300195