28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

190/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 4/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzen duena.

Nafarroako Sendagileen Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu du Administrazioarekiko Auzien Sailean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren 233/02 Ebazpeneko 2.1.1. orotariko oinarriaren aurka. Horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko larrialdietarako mediku alboko izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen, 1.1 oinarriaren arabera.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Sailak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera.

EBATZI DUT:

1. 4/03 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailera igortzea. Nafarroako Sendagileen Sindikatua paratu du helegite hori.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta helegitearen xede den ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea Sail hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Sendagileen Sindikatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita hamaikan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0301503