28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

5/2003 EBAZPENA, urtarrilaren 8koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 26an emandako 1012/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Biritxitu-XI. Unitate Integratuko A-2an eta G-2an (aisialdiko baratzeak) aldatzeko espedientea, "Jardines del Arga" eta "Molino Nuevo" baratze elkarteek sustatua.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 26ko 1012/2002 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatu espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, Foru Agindu hartan berean adierazitako zehaztapen lotzaileak bete direla frogatzeko agiriak aurkeztea.

Udalak agiri horiek aurkeztu dituenez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko Foru Agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ekainaren 26an emandako 1012/2002 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Foru Agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Biritxitu-XI. Unitate Integratuko A-2an eta G-2an (aisialdiko baratzeak) aldatzeko espedientea, "Jardines del Arga" eta "Molino Nuevo" baratze elkarteek sustatua. Foru Aginduaren testua Ebazpen honen Eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Aldaketa espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Ebazpen hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Iruñeko Udalari eta "Jardines del Arga" eta "Molino Nuevo" baratze elkarteei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren zortzian._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Luis Zarraluqui Ortigosa.

E R A N S K I N A

1012/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 26koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Biritxitu-XI. Unitate Integratuko A-2an eta G-2an (aisialdiko baratzeak) aldatzeko espedientea, "Jardines del Arga" eta "Molino Nuevo" baratze elkarteek sustatua, behin betikoz onesten duena.

Iruñeko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako adostasun txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, Foru Agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 116. artikuluan xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Iruñeko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra Biritxitu-XI. Unitate Integratuko A-2an eta G-2an (aisialdiko baratzeak) aldatzeko espedientea, "Jardines del Arga" eta "Molino Nuevo" baratze elkarteek sustatua, honako zehaztapen hauek eginda:

Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan, ondoko txosten hauetan finkatzen diren zehaztapenak argitu eta, beharrezkoa bada, sartu beharko dira aldaketaren dokumentazioan:

_Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak proposamenari buruz egiten duen txostena, aldaketak Probintzietako Errege Abelbidea ukitzen baitu. Abelbide horren mugaketa egiteko prozesuan dago.

_Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak proposamenari buruz eta parean dagoen bideari buruz, hots, Barañaindik Landabengo industrialdera jaisten den bidea Miluze zubiarekin lotzen duen bideari buruz, egiten duen txostena.

2. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko helegitea paratzen ahal dela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraituz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, Foru Agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

3. Foru Agindu hau Iruñeko Udalari eta sustatzaileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0300274