28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

4/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 13koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Tuterako "ETI-2'" Bigarren Hezkuntzako Institutuaren berariazko izena aldatu eta "Valle del Ebro" izena onesten duena.

Tuterako "ETI-2'" Bigarren Hezkuntzako Institutuko Eskola Kontseiluak erabaki du ikastetxeak uztailaren 2ko 147/2002 Foru Dekretuaren bidez sortu zenetik behin-behinekoz duen izena aldatzeko proposamena egitea, hots, "ETI-2" izenaren ordez "Valle del Ebro" berariazko izena ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ezarritakoaren indarrez (martxoaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 36.2.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Tuterako "ETI-2'" Bigarren Hezkuntzako Institutuari (ikastetxearen kodea: 31013185) "Valle del Ebro" berariazko izen ofiziala ematea; hortaz, hemendik aurrera ikastetxearen izen osoa hauxe izanen da: "Valle del Ebro" Bigarren Hezkuntzako Institutua.

2. Foru Agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta bere aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Foru Agindu hau igortzea Institutuko Eskola Kontseiluko lehendakariari, Tuterako Udalari, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zerbitzuari eta gainerako zerbitzuei, Araubide Administratiboaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioaren Kudeaketaren Unitate Teknikoari, Ikastetxe Publikoen Finantzaketaren Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan._Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0300660