28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

AKATS ZUZENKETA, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 5ean eman 1232/2002 Foru Aginduaren bidez eginiko esleipenaren iragarkiarena.

Oharturik akats bat dagoela Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak azaroaren 5ean eman 1232/2002 Foru Aginduaren bidez eginiko esleipenaren iragarkian, 175. orrialdean, izenburuaren idazketan, zuzendu egiten da. Foru Agindu hori 2002ko 6. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 13an. Honelaxe:

Honela dioen tokian:

"Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzea" izeneko proiektua prestatzeko lanak esleitzen dituena.

Honela behar du:

"Zaragoza-Altsasu lineako trenbide-pasaguneak, 116/019 k.p.an eta 117/491 k.p.an, Caparrosoko udal mugapean, kentzea" izeneko lanak esleitzen dituena.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren hamalauan._Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0300662