28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

171/2003 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko hainbat Sail eta Ikastetxetarako mikroinformatikako ekipamendua (284 PC ordenagailu) erosteko gastua baimendu eta espedienteari hasiera ematen diona.

1._Adjudikazioa egiten duen entitatea.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Ekonomia Kudeaketako Atala

c) Espediente zenbakia: C0005/03

2. Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: Mikroinformatikako ekipamendua (284 PC ordenagailu) erostea

3. Tramitazioa, adjudikatzeko prozedura eta modua.

Lehiaketa publiko irekia, Europako Erkidegorako publizitatearekin.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

451.166,00 euro.

5. Argibideak eta agiriak jasotzeko tokia.

a) Administrazio eta Kudeaketa Eraikineko Harrera-lekua.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea (Nafarroa)

c) Telefonoa: (948) 16 90 16

d) Telefaxa: (948) 16 96 61

e) www.unavarra.es

6. Parte hartzeko eskaerak edo eskaintzak aurkezteko eguna, agiriak eta tokia.

a) Aurkezteko azken eguna: 2003ko apirilaren 7a.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza administratibo eta teknikoen orrian agertzen direnak

c) Aurkezteko tokia: Erregistro Orokorra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina, Arrosadiko Campusa 31006 Iruñea (Nafarroa).

7._Ekonomia eskaintzak irekitzeko egun-orduak eta tokia.

a) Erakundea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Administrazio eta Kudeaketa Eraikina. Batzar-gela.

b) Helbidea: Arrosadiko Campusa 31006 Iruñea (Nafarroa)

c) Errektoretza eraikineko iragarki oholean jakinaraziko dute ekonomia proposamenak zein egun, ordutan eta non irekiko dituzten, ireki aurretik 48 ordu lehenago, gutxienez ere.

8._Iragarki gastuak.

Iragarki ofizialak eta egunkarietan azaldu beharrekoak esleipen- hartzailearen kontura ordainduko dira.

9._Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera iragarkia bidaltzeko eguna: 2003ko otsailaren 14a.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamabian._Errektorea, Antonio Pérez Prados

Iragarkiaren kodea: E0301830