28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

112/2003 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Iruña-Logroño autobia, 3. tarte orokorra: Gares-Lizarra" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten duena.

Herri Lan zuzendari nagusiak emandako urtarrilaren 25eko 129/2001 Ebazpenaren bidez behin betikoz onetsi zen honako proiektu hau: "Iruña-Logroño autobia, 3. tarte orokorra: Gares-Lizarra". Jendaurrean jarri zen abenduaren 27ko 770/2000 Ebazpenaren bitartez.

Nafarroako Gobernuak, otsailaren 3ko 25/2003 Foru Dekretuaren bidez, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi du.

Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren urriaren 7ko 3912/1999 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, Zuzendaritza Nagusi honek

EBATZI DU:

1. "Iruña-Logroño autobia, 3. tarte orokorra: Gares-Lizarra" izeneko proiektuak ukitutako eskubide eta ondasunen titularrei dei egitea ondoko egun eta lekuetan ager daitezen, ondasun eta eskubide horiek okupatu aitzineko aktak eta, behin betikoak egin behar badira, haiek ere egiteko: martxoaren 11n Garesko udaletxean, martxoaren 12 eta 13an Mañeruko udaletxean, martxoaren 14, 17, 18 eta 19an Deierriko udaletxean, martxoaren 20an Artazuko udaletxean, martxoaren 21ean Gesalazko udaletxean eta martxoaren 24, 25, 26, 27, 28 eta 31n Ziraukikoan.

2. Egintza horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala ahalordetutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Nafarroako Foru Komunitateko bi egunkaritan, Gares, Mañeru, Deierri, Artazu, Gesalaz eta Ziraukiko udaleetako iragarki oholean argitaratuko da eta, banakako zitazio zedularen bitartez, ukitutako titularrei horren berri eman eta adieraziko zaie argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 59.5 artikuluan aipatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Ebazpen hau Gares, Mañeru, Deierri, Artazu, Gesalaz eta Ziraukiko udaletxeetara eta Proiektu, Teknologia eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian._Herri Lan zuzendari nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: A0301959