28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

227/2003 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko gastua baimentzen duena (OB1/2003 lehiaketa).

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuk lizitaziorako deia egin du Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko (OB1/2003 lehiaketa).

_Kontratuaren xedea: Vianako Printzea Espezialitate Zentrorako ekografo bat erosteko kontratazioa (OB1/2003 lehiaketa).

_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, presaz izapidatu beharrekoa.

_Lizitazioaren aurrekontua: 41.109,23 euro (berrogeita bat mila ehun eta bederatzi euro eta hogeita hiru zentimo), BEZa barne.

_Behin-behineko bermea: ez da eskatuko.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausulen eta agindu tekniko partikularren pleguan ageri direnak.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: lehiaketaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahiru egun naturaleko epean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan (Irunlarrea, 39; 31008 Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: epea amaitu eta hamabost egun igarota, eguerdiko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulegoetan (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, 31008).

_Administrazio klausula partikularren plegua eta baldintza teknikoak lizitatzaileen eskura daude interneteko gune honetan: http://www.cfnavarra.es/sns-o/concursos ("catálogo de servicios" ataleko "contrataciones" azpiatalean sartu), eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan (Irunlarrea kalea, 39), 948-428800 telefonoa, 428894 fax-a.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren zazpian._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0301833