28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

Udal ordenantzen aldaketari behin betiko onespena

146. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, bi mila eta biko abenduaren lauan, ordenantza fiskalen aldaketaren hasierako onespena.

Jendaurreko epea bukaturik, inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Hortaz, behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, eta honen ondotik argitaratzen da testu osoa.

UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. art. Ur hornidurari dagozkion tasak ondokoak izanen dira:

a) Etxeko erabilpenerako hornidura, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko:

1._Hornidurako hartunea instalatzea: 10,20 euro.

2._Hornidura kentzea: 10,20 euro.

3._Lauhileroko tarifak:

_Etxeko erabilpenerako hornidura: 0,16 euro/m3; 1etik 40 metro kubiko bitarteko kontsumoa.

0,20 euro/m3, 40 metro kubikotik goitiko kontsumoa.

_Industriako erabilpenerako hornidura: 0,54 euro/kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

5. art. Eskubideak jasotzeko tasa tarifa honen araberakoa izanen da:

Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak: igerilekuak.

Sarrerak:

16 urtetik goitiko erroldan sartuak: 2,00 euro.

6 urtetik 16ra bitarteko erroldan sartuak: 1,00 euro.

16 urtetik goitiko erroldan sartu gabeak: 4,00 euro.

6 urtetik 16ra bitarteko erroldan sartu gabeak: 2,00 euro.

Talde antolatuak:

16 urtetik goitikoak: 2,10 euro.

6 urtetik 16ra bitartekoak: 1,15 euro.

Abonoak:

16 urtetik goitiko erroldan sartuak: 9,80 euro denboraldiko.

6 urtetik 16ra bitarteko erroldan sartuak: 3,30 euro denboraldiko.

Abono familiarra - erroldan sartuak: 32,65 euro denboraldiko.

16 urtetik goitiko erroldan sartu gabeak: 19,60 euro denboraldiko.

6 urtetik 16ra bitarteko erroldan sartu gabeak: 6,50 euro denboraldiko.

Abono familiarra - erroldan sartu gabeak: 65,25 euro denboraldiko.

Igeriketa, aguagim eta antzeko ikastaroetan parte hartzea: 7,00 euro/pertsona/hileko.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Ibigailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren tasen eranskina.

Ordenantza honetan aplikatu beharreko zenbatekoak hauek dira:

I. epigrafea._Ibilgailuendako pasabidea.

Pasabideak: 39,15 euro urteko.

Pasabideko plaka erosi eta jartzeko tasa: 39,15 euro unitateko.

OBRA HONDAKINAK UDAL ZABORTEGIAN BOTATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

TARIFEN ERANSKINA

0tik 250 kg bitarteko karga duen kamioia: salbuetsia.

250 kg-tik 750 kg bitarteko karga duen kamioia: 4,70 euro kamioi bakoitzeko

750 kg-tik 4 tona bitarteko karga duen kamioia: 9,80 euro kamioi bakoitzeko.

4 tonatik 10 tona bitarteko karga duen kamioia: 18,25 euro kamioi bakoitzeko.

10 tonatik 20 tona bitarteko karga duen kamioia: 27,00 euro kamioi bakoitzeko.

20 tonatik goitiko karga duen kamioia: 41,75 euro kamioi bakoitzeko.

KAMIOIEN UDAL APARKALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA ETA KONTZEPTU HORRI DAGOZKION TASEN EZARPENA

TARIFEN ERASKINA

Kamioietarako aparkalekuko lurzatia erabiltzea: 7,15 euro hilabeteko.

EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURREKO ZORU, HAGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZARI DAGOZKION ZEBATEKOEN ERANSKINA

I. epigrafea._Aprobetxamendu bereziak zoru gainean.

1. Merkatu txikiak:

_30 m2 lurzoru okupatzen duten postuak: 3,50 euro postu bakoitzeko egunean.

_30 m2 baino gehiago okupatzen duten postuak: 7,00 euro postu bakoitzeko egunean.

2. Barrakak eta jolasguneak:

_Dendak, argazkidendak, izozkidendak: 3,30 euro egun eta postu bakoitzeko.

_Pilota jaurtitzailea, ohe elastikoak, koltxonetak: 20,25 euro egun eta postu bakoitzeko.

_Matxinsaltoa, txurrotegia, uso-tiroa, txiki-park, amerikar zezena, zaldiko-maldiko, gaztelu puzgarria, kulunkaria: 28,00 euro egun eta postu bakoitzeko.

_Txokeko autoak : 66,90 euro egun eta postu bakoitzeko.

3. Garabiak, zutoinak, salgaiak, materialak eta instalakuntzak: 3,50 euro metro karratuko hilean.

IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

8. art. Ondoren aipatzen den zenbateko finkoa da lehen instalazioko zerga kuota:

Irekitze lizentzia izapidetzearen tasa: 361,30 euro izapidetutako lizentzia bakoitzeko.

AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

5. art. Tarifa hauek arautuko dute ordenantza hau:

1. Dokumentuak: legez, egunkarietan argitaratu behar diren dokumentuak izapidatzea. 201,00 euro dokumentu bakoitzeko.

LUDOTEKA, UDAN EUSKARAZ ETA MUSIKA ESKOLA KONTZEPTUPEAN JARDUERAK ETA ZERBITZU PUBLIKOAK BURUTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

E R A N S K I N A

1. "Akelarre Ludotekako" jardueretan parte hartzeko tasa.

Tasa: 4,90 euro urtean, parte hartzen duen bakoitzeko.

Aplikazio arauak:

1. Tasak urte osorako sortzapena izanen du eta bankuko helbideratzearen bidez edo Udalaren kontuetan sarrera eginez ordainduko da. Kuotak ez dira murriztuko.

2. Bajak udal administrazioari jakinaraziko zaizkio eta, kuota aplikatzearen ondorioetarako, ondorioa izanen dute baja hori jakinarazi eta hurrengo urtean. Jakinarazpena egiten ez den bitartean kuotek sortzapena izanen dute, itzultzeko eskubiderik izan gabe.

3. Sortzapena izan duen urtea ez ordaintzeak ludotekako plaza galtzea ekarriko du, eta horrek ez du galaraziko zor diren kuoten dirubilketa.

2. Musika eskolako tasak.

Tarifak.

a) Matrikula: 69,60 euro ikasleko.

b) Ikasgaia: izena emandako ikasgai bakoitzeko, solfeoa eta abesbatza taldea nahiz musika-tresnen taldea izan ezik: 14,00 euro.

c) Hilabeteko tarifa ikasgai bakoitzeko, solfeoa barne: 14,60 euro ikasgai bakoitzeko.

Aplikazio arauak

1. Hobariak:

1. Olaztin erroldatuei ehuneko 50eko hobaria aplikatuko zaie, matrikula gisa.

2. Familia batean bi kide edo gehiago matrikulatu direnean: matrikulatu den lehena: kuota osoak, bai matrikulakoak nola hilekoak ere. Bigarren kidea: ehuneko 50eko hobaria denetan.

Hirugarren kidea eta hurrengoa: dena dohainik.

3. Familia larriek ehuneko 50eko hobaria izanen dute matrikulan, kide bat matrikulatzen denean. Kide gehiago matrikulatzen bada, bigarren atalean azaldu hobaria aplikatuko da. Hilabeteko kuotetan ez da hobaririk izanen.

2. Ordaintzeko era.

Matrikularen zenbateko osoa matrikula egitean ordainduko da. Hilabeteko tarifa hilabeteko lehen hamabostaldian ordainduko da.

3. "Udan Euskaraz" jardueretan parte hartzeko tasak.

Tarifa:

a) 24,40 euroko tasa, partaide bakoitzeko.

b) 38,35 euroko tasa, bi anaia edo gehiago.

TRAFIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

12. art. Aurreikusitako salbuespenak galarazi gabe, ibilgailua kentzeagatik eta udal altxatokian edukitzeagatik sortutako gastuak titularraren kontura izanen dira, eta hark ordaindu beharko ditu edo ordainketa ziurtatuko du ibilgailua berreskuratzeko baldintza gisa, bidezko diren errekurtsoak jartzeko eskubidea baztertzeke. Ibilgailuak edukitzeagatik, prezioa hogeita hamaika euro eta hogeita bost zentimo (31,25) izanen da hilean edo horren zatikian.

ZEHAPENEN TAULA

Arau-hauste arina._Ordenantza honetan xedaturiko edozein neurri haustea udal langileek zigortuko dute, 31,25 euroko isuna ezarriz.

Araua berriz haustea._Arau bera berriz hausteak berez ekarriko du aurretik ezarritako zehapena bikoiztea.

ZEHAPENEN ERASKINA

Lehenbizikoa._Trafikoa antolatu eta bide publikoak erabiltzeko ordenantzan eta Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikuluduna onesten duen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilean xedatutakoa betez, Olaztiko udal mugapean zirkulazioaren gainean egiten diren arau-hausteak honela zehatuko dira:

9. art. Jokabidea zirkulazioan; axolati/ausarkeriaz gidatzea.

1. atala._Zirkulazioari arrazoirik gabe traba eginez jokatzea: 18,75 euro.

1. atala._Besteak arriskuan jarriz, kaltetuz edo gogaituz jokatzea: 37,50 euro.

1. atala._Ondasunetan kalteak sortuz jokatzea: 68,70 euro.

2. atala._Edozein kalte galarazteko ardura eta arreta gabe gidatzea: 68,70 euro.

2. atala._Axolagabekeriaz gidatzea: 156,15 euro.

2. atala._Ausarkeriaz gidatzea: 312,25 euro.

10. art. Obra eta jarduera debekatuak

2. atala._Zirkulatu, gelditu edo aparkatzea galaraz dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 37,50 euro.

2. atala._Zirkulatu, gelditu edo aparkatzea arriskutsu bihur dezaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 37,50 euro.

2. atala._Bidea edo bertako instalazioak honda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 37,50 euro.

2. atala._Zirkulatu, gelditu edo aparkatzeko baldintza egokiak alda ditzaketen gauzak edo gaiak bideetan bota, utzi edo lagatzea: 37,50 euro.

3. atala._Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, lehenbailehen hura desagertzeko behar diren neurriak hartu gabe: 37,50 euro.

3. atala._Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, gainerako erabiltzaileak ohar daitezen behar diren neurriak hartu gabe: 37,50 euro.

3. atala._Oztopo edo arriskua sortzea bideetan, zirkulazioa galaraz ez dadin behar diren neurriak hartu gabe: 37,50euro.

3. atala._Asotsa egin, gasak, gai kutsakorrak edo asaldura elektromagnetikoak bideetan sortzea, arauzko mugetatik goiti: 68,70 euro.

11. art. Gidarien arau orokorrak.

1 atala._Ibilgailuak zein animaliak gidatzea, une oro haiek kontrolatzeko moduan egon gabe: 18,75 euro.

1. atala._Errepidean doazen beste erabiltzaileen hurbiltasunak axolatu gabe gidatzea: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, norberaren mugimenduak kontrolatzeko askatasunik gabe: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea behar den ikus eremurik izan gabe: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, hura eramateko une oro behar den arretarik gabe: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, behar ez bezalako egoneran: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, gainerako bidaiariak behar bezalako egoneran egon daitezen arduratu gabe: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, garraiatzen diren gauzak gidatzeari oztopo ez egiteko moduan ezarri gabe: 18,75 euro.

2. atala._Ibilgailua gidatzea, garraiatzen den animalia gidatzeari oztopo ez egiteko moduan ezarri gabe: 18,75 euro.

3. atala._Hotsak hartu edo berriro sortzen dituen aparaturen bati loturiko kasko edo aurikularrak jantzita gidatzea: 62,45 euro.

4. atala._12 urtetik beheitikoren bat ibilgailuaren aurreko jezarlekuetan eramatea, gailu homologaturik gabe: 93,70 euro.

12. art. Edari alkoholdunak, sorgorkariak eta antzekoak.

1. atala._Ibilgailua gidatzea, odoletan 0,8 gramotik gorako alkohol tasarekin: 124,90 euro.

1. atala._Ibilgailua gidatzea, odoletan 0,9 gramotik gorako alkohol tasarekin: 187,35 euro.

1. atala._Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.-ko 1,2 gramotik gorako alkohol tasarekin, 1,6 gramo gainditu gabe: 249,80 euro.

1. atala._Ibilgailua gidatzea, odoletan mila c.c.-ko 1,6 gramotik gorako alkohol tasarekin: 312,25 euro.

2. atala._Alkohol intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 312,25 euro.

3. atala._Gai kimikoen intoxikazioaren maila frogatzeko ezarrita dauden arauzko probei uko egitea: 312,25 euro.

13. art. Zirkulazioaren norabidea.

Zirkulatzeko bi norabide dituen bide publiko batean galtzadaren ezkerretik ibiltzea, ikus-tarte zabala duen zati batean: 37,50 euro.

Zirkulatzeko bi norabide dituen bide publiko batean ezkerretik ibiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean, ikus- tarte txikia duen bihurgune edo sestra aldaketa batean: 312,25 euro.

14. art. Erreien erabilera.

1. atala._Bazterbidean ibiltzea, larrialdiko arrazoirik gabe, horretara beharturik ez dagoen ibilgailu batean: 18,75 euro.

1C atala._Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean ibiltzea, atzetik duen beste bat oztopatuz: 18,75 euro.

1C atala._Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean ibiltzea, atzetik duen beste ibilgailu bat oztopatuz: 37,50 euro.

1C atala._Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean ibiltzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, egoerak horretara behartu gabe: 37,50 euro.

1C atala._Herritik kanpo, eskuinekoa ez den beste errei batean ibiltzea, berez errei hura erabili behar duen ibilgailu batekin, atzetik duen beste bat oztopatuz: 68,70 euro.

1D atala._Herri barrenean, norabide berean, zutikako seinalez mugaturik, bi errei dituen galtzadan ibiltzea errei batetik bestera aldatuz, inongo arrazoi frogaturik gabe: 18,75 euro.

15. art. Bazterbidearen erabilera

1. atala._Galtzadan behar baino gehiago sartuz ibiltzea, bazterbidetik ibili behar duen ibilgailua gidatuz: 37,50 euro.

1. atala._Galtzadan behar baino gehiago sartuz ibiltzea, larrialdia dela eta, abiadura txikiagatik bazterbidetik joan behar duenean, zirkulazioan oztopo handiak sortzen dituela: 68,70euro.

2. atala._Beste ibilgailu baten parean zirkulatzea, horrela joatea biek debekatua izanik: 37,50 euro.

16. art. Zirkulazio norabidearen kasu bereziak.

1. atala._Eskudun agintariak esandakoaz beste bide zati bat erabiltzea: 18,75 euro.

1. atala._Eskudun agintariak esandakoaz beste bide zati bat erabiltzea, erabakitakoaren aurkako norabidean: 124,90 euro.

2. atala._Zenbait ibilgailu eta bide jakin batzuetan zirkulatzeko murriztapen edo mugen aurka egitea: 62,45 euro.

17. art. Babestokiak, oinezkoen babesguneak edo bide erakusleak.

Babestokia, oinezkoen babesgunea edo bide erakuslea ezkerretan ez uztea, zirkulatzeko bi norabide dituen errepidean: 18,75 euro.

19. art. Abiaduraren muga.

1. atala._Ikus-tartearen barrenean eta egon daitekeen edozein oztoporen aurrean ibilgailua gelditzea galarazten dion abiaduran zirkulatzea: 100,00 euro.

20. art. Tarteak eta eska daitekeen abiadura.

1. atala._Bat-bateko arriskurik gabe, abiadura nabarmen jaistea, atzetik datozen ibilgailuekin jotzeko arriskuarekin: 100,00 euro.

2. atala._Beste ibilgailu baten atzetik zirkulatzea, bapatean frenatuz gero, hura jo gabe gelditzea galarazten dion tartea utzi gabe: 37,50 euro.

5. atala._Ibilgailuen artean abiadura lehian aritzea, eskudun agintariak horretarako seinalatu ez duen bide publiko batean: 156,15 euro.

21. art. Bide lehentasunerako arau orokorrak.

1. atala._Biderik ez ematea behar bezala seinaleztaturiko bidegurutze batean: 124,90 euro.

2. atala._Biderik ez ematea bidegurutze batean eskuinetik datozkion ibilgailuei: 100,00 euro.

2A atala._Zoladurarik gabeko bide batean zirkulatuz, zoladura duen beste batetik datorrenari biderik ez ematea: 100,00 euro.

2C atala._Biribilgu batean sartzea, barrenean dauden ibilgailuei biderik eman gabe: 100,00 euro.

22. art. Bide lehentasuna zati estu eta malda handikoetan.

1. atala._Biderik ez ematea seinaleztatu gabeko tarte estu batean lehendabizi sartu den beste ibilgailu bati, harekin gurutzatzea ezinezkoa edo oso zaila izanik: 100,00 euro.

23. art. Bide lehentasuna, gidari, oinezko eta animalien artean.

1A atala. Oinezkoen bide lehentasunari kasurik ez egitea behar bezala seinaleztaturiko pasabidean: 156,15 euro.

1B atala._Beste bide batean sartzeko ibilgailuarekin alde batera egitea, gurutzatzen ari diren oinezkoei bide lehentasuna eman gabe: 124,90 euro.

2. atala._Oinezkoen barruti batean pasatzea, bertatik dabiltzan oinezkoei pasatzen utzi gabe: 124,90 euro.

3A atala._Oinezkoei biderik eman gabe ibilgailuz ibiltzea, jendeak garraio kolektibo bat hartu edo utzi behar duenean, horretarako seinaleztaturiko geralekuan: 124,90 euro.

3B atala._Ibilgailuz ibiltzea, antolaturiko segizio bati biderik eman gabe: 124,90 euro.

4. atala._Animaliaren bat eramatea, ibilgailuen zati horretako bide lehentasunari kasu egin gabe: 100,00 euro.

24. art. Bide lehentasuna gurutzaguneetan.

1. atala._Beste ibilgailu baten lehentasunari kasu ez egitea behar bezala seinaleztaturiko gurutzagune batean, haren gidariari ibilbidea edo abiadura tupustean aldatzera behartuz: 156,15 euro.

1. atala._Beste ibilgailu baten lehentasunari kasu ez egitea seinaleztatu gabeko gurutzagune batean, haren gidariari ibilbidea edo abiadura tupustean aldatzera behartuz: 124,90 euro.

2. atala._Ibilgailuaz gurutzagune batean sartu eta bertan geldirik geratzea, zeharkako zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 100,00 euro.

2. atala._Oinezkoen pasabide batean ibilgailuaz sartu eta bertan geldirik gelditzea, oinezkoen zirkulazioa galarazi edo oztopatuz: 100,00 euro.

25. art. Bide lehentasuna eta larrialdi zerbitzuetako ibilgailuak.

Bide lehentasunik ez ematea larrialdi zerbitzuko ibilgailu bati horrelako zerbitzu bat ematen ari denean: 218,60 euro.

26. art. Ibilgailuak zirkulazioan sartzea.

Geldirik edo aparkatuta egonda, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, zirkulazioan sartzea: 18,75 euro.

Inguruko bide edo eremu batetik, aldez aurretik gainerako erabiltzaileentzat arriskua sor dezakeela begiratu gabe, zirkulazioan sartzea: 18,75 euro.

Geldirik edo aparkatuta egonda, beste ibilgailuei biderik eman gabe, zirkulazioan sartzea: 100,00 euro.

Inguruko bide edo eremu batetik, beste ibilgailuei biderik eman gabe, zirkulazioan sartzea: 100,00 euro.

Zirkulazioan sartzea, egitera doan mugimendua behar bezala seinaleztatu gabe: 18,75 euro.

27. art. Ibilgailuen gidaketa besteek sartu behar duten tartean:

Beste ibilgailuei, ahal den neurrian, zirkulazioan sar daitezen ez uztea: 18,75 euro.

28. art. Bide, galtzada eta erreiz aldatzea.

1. atala._Aldez aurretik eta behar den denboraz atzetik heldu diren beste gidariei jakinarazi gabe, ibilgailuarekin alde batera egitea: 18,75 euro.

1. atala._Aldez aurretik eta behar den denboraz atzetik heldu diren beste gidariei jakinarazi gabe, ibilgailuarekin alde batera egitea: 18,75 euro.

1. atala._Ibilgailua biratzea, kontrako norabidean heldu direnentzat arriskua sortuz, zein abiaduratan eta distantziatara datozen ikusita: 156,15 euro.

1. atala._Norabidea ezkerretara aldatu, behar bezala ikusteko tartea izan gabe: 100,00 euro.

2. atala._Alde batera egitea erreiz aldatzeko, hartu nahi den erreitik datorrenaren lehentasunari kasu egin gabe: 100,00 euro.

29. art. Norabide aldaketak.

Norabide aldaketa egitea, gidariaren asmoa aginduzko seinaleen bidez eta behar adina denboraz adierazi gabe: 100,00 euro.

Norabidea aldaketa egitea, bidean doazen besteentzat arriskua sortuz: 156,15 euro.

Norabide aldaketa egitea, bidean datozenak oztopatuz: 124,90 euro.

30. art. Norabidea aldatzeko debekua.

Norabidea aldatzea, ikus-tarte txikiko zati batean: 124,90 euro.

Norabidea aldatzea, pasonibel batean: 100,00 euro.

Norabidea aldatzea, tunelaren seinalea duen zati batean: 100,00 euro.

Norabidea aldatzea, beste bat aurreratzea debekatua egon eta norabidea aldatzeko baimen espresurik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tarterik gabe: 156,15 euro.

Norabidea aldatzea, beste bat aurreratzea debekatua egon eta norabidea aldatzeko baimen espresurik ez dagoen toki batean, behar adinako ikus-tartea izanik: 100,00 euro.

31. art. Atzeraka ibiltzea.

1. atala._Atzeraka ibiltzea inongo arrazoirik gabe: 18,75 euro.

1. atala._Atzeraka ibiltzea, egin nahi den maniobrarako aski den denboran baino luzeagoan egitea: 18,75 euro.

2. atala._Atzerako mugimendua poliki ez egitea: 18,75 euro.

2. atala._Atzeraka joatea aginduzko seinaleak egin gabe: 18,75 euro.

2. atala._Atzeraka joatea gainerako erabiltzaileentzat, ikus- tarte, espazio eta denboragatik, arriskurik sortzen ez duela begiratu gabe: 18,75 euro.

33. art. Aurreratzeko arau orokorrak.

Aurreratzea, Erregelamenduaren aurka: 100,00 euro.

Aurreratzea, gainerako erabiltzaileentzat arriskua sortuz: 124,90 euro.

35. art. Ibilgailu aurreratuarendako arauak.

2. atala._Aurreratzeko unean, aurreratu dezaten galarazi edota zailtzen duten mugimenduak egitea: 100,00 euro.

38. eta 39. artikuluak. Gelditu eta aparkatzeko arauak. Gelditu eta aparkatzeko debekuak.

1. atala._Udalaren garabi zerbitzuak ibilgailua kaletik kentzera behartzen duten geldialdi edo aparkatzeak, leku arriskutsuan egiteagatik edo zirkulazioa larriki oztopatzeagatik: 100,00 euro.

2. atala._Lehen lerroaldean ez dauden geldialdi desegokiak: 18,75 euro.

3. atala._Lehen lerroaldean ez dauden aparkatze desegokiak: 37,50 euro.

42. art. Argien nahitaezko erabilera.

1. atala._Iluntzetik argi hastea arte arauzko argiak piztu gabe ibiltzea: 100,00 euro.

1. atala._Tunelean edota tunel seinalearen agindupeko bide tarteunean arauzko argiak piztu gabe ibiltzea: 100,00 euro.

1. atala._Hurbilerako argiek itsutzen dutela ibiltzea: 100,00 euro.

2A atala._Egunez motozikletaz ibiltzea arauzko argirik piztu gabe: 18,75 euro.

2B atala._Bihurgarri den edo erreserbaturik edota salbuespenez irekita dagoen erreian barrena egunez ibiltzea, ohikoa ez den norabidean, arauzko argiak piztu gabe: 37,50 euro.

43. art. Argia erabiltzeko kasu bereziak.

Arauzko argiak ez erabiltzea metereologia edo ingurugiro arrazoiengatik ikusmena nabarmen murrizten denean: 37,50 euro.

44. art. Gidariendako ohartarazpenak.

1. atala._Ibilgailuen gidariak ez ohartaraztea, bidearen beste erabiltzaileei, egin gogo dituen maniobrez, argi seinaleez baliatuz edo, bestela, besoaz, arauz ezarritakoaren arabera: 37,50 euro.

3. atala._Arrazoirik gabe edo gehiegikeriaz erabiltzea argi eta hotsen bidezko seinaleak: 37,50 euro.

4. atala._Arauen kontrako kasu edo baldintzetan seinale bereziak egitea: 37,50 euro.

4. atala._Herrilanak egiteko kamioi eta makinek, edota istripu edo matxura izan duten ibilgailuak garraiatzeko ibilgailuek auto-hori koloreko argi dizdizari edo birakariaren bidez, seinalerik ez egitea arauzko kasu eta baldintzetan: 37,50 euro.

4. atala._Seinale bereziak egiteko gailua muntatu edo erabiltzea, horretarako baimenik izan gabe: 37,50 euro.

45. art. Ateak.

Ibilgailuaren ateak irekirik eramatea: 18,75 euro.

Ibilgailua zeharo geldirik izan gabe ateak irekitzea: 18,75 euro.

Ateak irekitzea edo ibilgailutik jeistea, hori beste erabiltzaileentzat arriskutsu edo trabagarri ote den aurretik begiratu gabe: 18,75 euro.

46. art. Motorea itzaltzea.

Tunel edo leku itxi batean geldirik egonik ibilgailuaren motorea ez itzaltzea: 37,50 euro.

Erregaiz hornitu bitartean ibilgailuaren motorea ez itzaltzea: 37,50 euro.

47. art. Uhala, kaskoa eta segurtasuneko gainerako elementuak.

1. atala._Gidariak nahiz gainerako bidaiariek segurtasun uhala ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan: 37,50 euro.

1. atala._Babeserako kaskoa ez erabiltzea erregelamenduan zehazturiko kasu eta baldintzetan, motozikletan edo ziklomotorean ibilita: 68,70 euro.

49. art. Oinezkoak.

2. atala._Oinezkoentzat berezitako lekurik ez duen errepidean, galtzadaren ezkerraldetik ez ibiltzea: 18,75 euro.

51. art. Sorospenik ez ematea behar edo istripuetan.

1. atala._Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea arrisku edo kalte gehiago galarazi edo, ahal den neurrian, zirkulazioaren segurtasuna bere onera ekartzeko: 100,00 euro.

1. atala._Trafiko istripu batean sarturik egon, hura ikusi edo haren berri izan eta laguntzarik ez ematea gertakizuna argitzeko: 18,75 euro.

2. atala._Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta gidariak, ahalik eta lasterren bidetik kentzeko neurriak ez hartzea: 37,50 euro.

2. atala._Istripu edo matxura dela eta, ibilgailuaz edo haren kargarekin galtzada oztopatu eta gidariak, ahalik eta lasterren bidetik kentzeko neurriak ez hartzea: 37,50 euro.

53. art. Zirkulazio seinaleei kasu ez egitea.

1. atala._Aginduzko seinale bati kasu ez egitea: 18,75 euro.

1. atala.-Debekuzko seinale bati kasu ez egitea: 18,75 euro.

1. atala._Arauzko seinale baten mezuaren arabera ez jokatzea: 18,75 euro.

55. art. Arauzkoak ez diren seinaleak erabiltzea.

3. atala._Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten seinaleak erabiltzea: 37,50 euro.

3. atala._Legearen xede diren bideetan arauen zehaztasunak betetzen ez dituzten bide-markak erabiltzea: 37,50 euro.

56. art. Seinaleak kendu, aldatu eta okertzea.

1. atala._Arauz kontrako seinaleak kendu edo aldatzeko agindua ez betetzea: 93,70 euro.

1. atala._Seinaleak bide batean paratzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 93,70 euro.

2. atala._Seinaleak bide batetik kentzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 93,70 euro.

2. atala._Bide bateko seinaleak lekuz aldatzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 93,70 euro.

2. atala._Bide bateko seinaleak gordetzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 93,70 euro.

2. atala._Bide bateko seinaleak aldatzea baimen eta justifikaturiko arrazoirik gabe: 93,70 euro.

3. atala._Seinaleen edukia aldatzea: 93,70 euro.

3. atala._Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo ikuspena nahiz haien eraginkortasuna murriz dezaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen gainean plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen inguruan plakak, irudiak, markak edo nahasgarri izan daitezkeen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen inguruan plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak itsu ditzaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

3. atala._Seinaleen inguruan plakak, irudiak, markak edo bidearen erabiltzaileak distraitu ditzaketen bestelakoak paratzea: 68,70 euro.

72. art. Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean.

3. atala._Arau-haustea egin duen gidaria ibilgailuaren titularrak ez identifikatzea, horren eskaera egiten zaionean: 312,25 euro.

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak arau-hauste larritzat hartzen dituenak oso larriak bilakatuko dira, eta beraz, 312,25 eurotik 624,55 euro bitarteko isuna jaso ahalko dute, edozein arrazoiren kariaz arriskua sortzen bada, trafiko handia dela, bidearen ezaugarriak edo egoera dela, eguratsaren egoera edo ikus-tarte eskasa dela, ibilgailu eta beste erabiltzaile gehiago pilatzen direla, edo arau-haustea egiten den unean kasu larrietarako aurreikusia den arriskua areagotzen duen antzeko beste edozein gorabehera dela.

E R A S K I N A

Abiadura handiegian joateagatiko zehapenak

Abiadura handiegian joateagatik ezarriko diren zehapenak 50 km/h-ko edo txikiagoko abiadura mugak baino azkarrago ibiltzeagatik (Zirkulazioaren Kodeko 20.II.a artikuluarekin bat egiten du).

Zehapena: arau-hauste larria, 312,25 euro arte eta gida- baimena 3 hilabete arte kentzea (Legeko 65.4 eta 67.1 artikuluak).

_Gehienez ere 50 Km/h.

ABIADURA ZEHAPENA %30 (*)

57 arte: isunik gabe.

58tik 62 arte 99,95 129,90

63tik 68 arte 124,90 162,40

69tik 73 arte 156,15 203,00

74tik 78 arte 187,35 243,60

79tik 83 arte 218,60 281,05

84tik 89 arte 249,80 312,25

90etik gora 312,25 312,25

_Gehienez ere 70 Km/h.

ABIADURA ZEHAPENA %30 (*)

78 arte: isunik gabe.

79tik 85 arte 99,95 129,90.

86tik 93 arte 124,90 162,40.

94tik 100 arte 156,15 203,00.

101etik 107 arte 187,35 243,60.

108tik 115 arte 218,60 281,05.

116tik 123 arte 249,80 312,25.

124tik gora 312,25 312,25.

_Gehienez ere 90 Km/h.

ABIADURA ZEHAPENA %30 (*)

99 arte: isunik gabe.

100dik 108 arte 99,95 129,90.

109tik 119 arte 124,90 162,40.

120tik 129 arte 156,15 203,00.

130etik 138 arte 187,35 243,60.

139tik 148 arte 218,60 281,05.

149tik 158 arte 249,80 312,25.

159tik gora 312,25 312,25.

_Gehienez ere 30 Km/h.

36 arte: isunik gabe.

37tik 62 arte: 99,95 euro

Gainontzekoa, ikus 50 km/h-ko abiadurari dagozkionak.

_Gehienez ere 40 Km/h.

47 arte: isunik gabe.

48tik 62 arte: 99,95 euro.

Gainontzekoa, ikus 50 km/h-ko abiadurari dagozkionak.

(*) Garraiorako ibilgailuak, B.G.P. 3.500 Kg.koa bada eta 9 plaza baino gehiagokoak badira.

Bigarren._Zerrenda honetan biltzen ez diren arau-hausteak zehatzeko indarra duen arauteriari jarraikiko zaio.

LIBURUTEGIKO ORDENADOREAREN PROGRAMAK ERABILTZEAREN PREZIO PUBLIKOAK

Liburutegiko ordenadorearen programak erabiltzearen prezio publikoak.

_Interneten ibiltzea: dohainik.

_Posta elektronikoa bidaltzea: dohainik.

_Dokumentuak edo irudiak inprimatzea: dohainik.

Olaztin, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Alkatea, Luis Alberto Besga Baltierra.

Iragarkiaren kodea: A0301450