28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

52/2003 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hezkuntza zuzendari nagusiak emana, "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko ikastaroak, 2003ko uda" izeneko programa egiteko gastua baimendu eta programa hori kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Teknologia Berrien Zerbitzuak lizitaziorako deia egin du "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko ikastaroak, 2003ko uda" izeneko programa kontratatzeko.

_Kontratuaren xedea: "Ikasketa espedienterik hoberenak dituzten ikasleendako atzerriko ikastaroak, 2003ko uda" izeneko programa egitea.

_Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa, prozedura murriztua, aurretik onartutako lizitatzaileen artekoa.

_Hasierako prezioa: 398.259 euro.

_Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza tekniko eta administratibo partikularren pleguan adierazten direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kaukotuak behar dute izan.

_Eskaeren aurkezpena: iragarki hau argitaratu ondoko hamalau egun naturaletan, Hezkuntza eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo kalea z.g., Iruña).

_Proposamenen aurkezpena: lehiaketan parte hartzeko onartua izan eta hogeita sei egun naturaletan.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko seigarren egun baliodunean, 12:00etan, Hezkuntza eta Kultura Departamentuan.

Administrazio klausula partikularren pleguak eta agiri teknikoak Araubide Bereziko Irakaskuntza eta Atzerriko Hizkuntzen Atalean daude ikusgai (Santo Domingo kalea z.g., Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hogeian._Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: A0302012