28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R T I K A

Artikako pilotalekuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Artikako Kontzejuak, 2003ko urtarrilaren 14an egin bilkuran, jarraian osorik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste.

2002ko 123. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 11n, Artikako pilotalekuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa hasiera batez onetsi zelako iragarkia argitaratu zen.

Jendaurreko epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe igarota, behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluak ezarri bezala. Hortaz, jarraian haren testua ematen da oso-osorik.

Artikan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita lauan. Kontzejuko burua, Susana García Cámara.

ARTIKAKO PILOTALEKUKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Hemen gomazko pilotan eta pilotalekuetan ohi direnetan ari daiteke.

Hala ere, Kontzejuak bertzelako erabilerak baimentzen ahal ditu, betiere instalazioen hondaketa edo aldaketa ez badakarte.

Pilotalekua orduka erabiliko da. Ordua bukatzen denean kantxa utzi behar da, hurrengo jokalariei lekua uzteko.

Debeku da patinak, monopatinak eta bizikletak erabiltzea, baita animaliak barnera sartzea ere.

Kontzejuarena

Herriko bestetan, Kontzejuak beretako izanen du kantxaren erabilpena bestetako ortziralean, larunbatean eta igandean.

Erabiltzaileak

Herritarrak Artikako bizilagun guztiak dira, erroldan egon ala ez, eta halaber herritartzat hartuko dira Artikan sortu baina bertan bizi ez direnak.

Orduen erreserba

1._Kantxa gehienez ere hil baterako erreserba daiteke.

1.1. Erreserbak aitzineko hileko azken egunetan egin daitezke. Herritarrendako erreserba egunak hil bakoitzeko 20tik 25a artekoak dira, eta epearen azken eguna 25a izanen da, arratsaldeko zortzietan. Puntu horretan eta pilotalekuan berean ezarriko da ordutegia, erreserbei jarraikiz.

Ordu bera batek baino gehiagok erreserbatu nahi badu, zozketaz esleituko da.

1.2. Ondotik, libre gelditzen diren orduen erreserba egiten ahalko dute kanpotarrek.

Pilotalekuko ordutegia

Astelehenetik ortziralera: 8:00etatik 22:00ak arte.

Larunbatetik igandera: 9:00etatik 21:00ak arte.

Erreserba

Orduaren erreserba gutienez ere 24 ordu lehenago eginen da eta nahitaezkoa izanen da N.A.N. edo legezko bertze edozein agiri aurkeztea giltzak biltzeko edo erreserba horiek egiteko tenorean.

Pilotalekuko langileak

Langile kontratatuen lanaldia horretarako idazten den kontratatuan zehaztuko da.

Tarifak ordu bakoitzeko

Argiak: 3 euro.

Kantxa herritarrei alokatzea: 3 euro.

Herritarrak kanpotarrekin, kantxa: 6 euro.

Dutxa, nahi bada: 2,4 euro.

Kanpotarrei alokatzea: 12 euro.

Kanpotarrek kantxa bi orduz jarraiturik erabiltzen badute, prezio berezia kobratuko zaie: 20 euro (argia aparte).

Herritarrek kantxa bi orduz jarraiturik erabiltzen badute, prezio berezia kobratuko zaie: 4 euro (argia aparte).

Instalazioak eta zehapenak

Iruzurtzat hartuko da inork kantxa baimenik gabe erabiltzea. Haren zehapena 30,05 euroko isuna izanen da.

Inork bere jokaeraz Kontzejuak emandako arauak urratzen baditu edo instalazioetan kalte egiten badu, Kontzejuak kantxa erabiltzeko baimena ukatu ahalko dio.

Instalazioetan kalte egiten dutenak izanen dira horien erantzule.

Orobat, iruzurtzat hartuko da inork erreserbak egiterakoan ez dagokion kategorian sartzeko fede gaiztoz jokatzea. Haren zehapena 30,05 euroko isuna izanen da.

Iragarkiaren kodea: A0301347