28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

18/2003 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Kultura zuzendari nagusiak emana, Lizarrako Gobernadorearen Jauregiaren egitura sendotzeko obren laugarren fasea kontratatzeko espedientea onesten duena.

Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak lizitaziorako dei egin du Lizarrako Gobernadorearen Jauregiaren egitura sendotzeko obren laugarren fasea presako lehiaketa murriztuaren bidez kontratatzeko, honako baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Lizarrako Gobernadorearen Jauregiaren egitura sendotzeko obren laugarren fasea.

_Esleitzeko modua: presako lehiaketa murriztua.

_Hasierako prezioa: 400.000 euro.

_Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau argitaratu eta bederatzi egun naturaleko epean, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko erregistroan, Iruñeko Santo Domingo kalean, 8. zk. Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

_Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko goizeko bederatzietan.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: hamabost egun naturaletan, lehiaketan parte hartzeko gonbitaren egunetik aurrera.

_Proposamenak jendaurrean irekitzeko toki-egunak: eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun balioduneko bederatzietan, "Vianako Printzea" erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusian.

Administrazio klausula partikularren plegua eta dokumentazio teknikoa Vianako Printzea erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean egonen dira aztergai (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan._Kultura zuzendari nagusia, Juan Manuel Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: A0301835