28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

1/2003 FORU AGINDUA, urtarrilaren 9koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren menpe dauden datu pertsonaleko fitxategi informatizatuen aldaketa onesten duena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, bidezkoa da datu pertsonalen fitxategi informatizatuen ezaugarriak aldatzea, aipatu lege organikoaren arabera moldatzeko.

Fitxategiaren unitate arduraduna zein Departamenturen menpe edo zeini atxikita dagoen, haren kontseilariaren foru agindu bidez egin behar da aldaketa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoen eta haren erakunde autonomoen esku dauden datu pertsonaleko fitxategi informatizatuak arautzen dituen 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._Aldatu egin dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera moldatzeko, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuaren menpeko edo hari atxikitako unitateek beren ardurapean dituzten datu pertsonaleko fitxategi informatizatuen ezaugarriak.

_Fitxategiaren izena: Saltokiak

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456786.

h) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

_Fitxategiaren izena: Nafarroako Artisautza Enpresak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456787.

h) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

_Fitxategiaren izena: Nafarroako turismo establezimenduak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456789.

h) Segurtasun neurriak: Erdi Maila.

_Fitxategiaren izena: Turismoko baliabideak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 2001950005.

h) Segurtasun neurriak: Erdi Maila.

_Fitxategiaren izena: Enpresentzako laguntzak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456788.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Industria Sustatzeko Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Zuzendaritza Nagusikoa.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Industria Sustatzeko Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Industri Zuzendaritza Nagusikoa.

h) Segurtasun neurriak: Erdi Maila.

_Fitxategiaren izena: Enplegurako laguntzak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456785.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Enplegua Sustatzeko Zerbitzua eta Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomokoak.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Enplegua Sustatzeko Zerbitzua eta Enplegurako Prestakuntzaren Zerbitzua, Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomokoak.

h) Segurtasun neurriak: Erdi Maila.

_Fitxategiaren izena: Adiskidetze espedienteak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456783.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lan Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusikoa.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Lan Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusikoa.

h) Segurtasun neurriak: Erdi Maila.

_Fitxategiaren izena: Ordezkaritza organoetarako hauteskundeak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942456784.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Lan Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusikoa.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Lan Zerbitzua, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Lan Zuzendaritza Nagusikoa.

h) Segurtasun neurriak: Goi maila.

_Fitxategiaren izena: Atxikitako enpresen errolda.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942970792.

h) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

_Fitxategiaren izena: Kontsumoko Arbitraje batzordeko elkarteak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942970793.

h) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

_Fitxategiaren izena: Kontsumoko Arbitraje batzordeko elkarteak.

Datuak Babesteko Agentziako inskripzio kodea: 1942970794.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Kontsumoko Arbitrajearen Atala, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

g) Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eskubidea zein unitatetan erabili: Kontsumoko Arbitrajearen Atala, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentuko Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia.

h) Segurtasun neurriak: Oinarrizko maila.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta hiruko urtarrilaren bederatzian._Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0300255