28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R I A I N

Jarduera sailkatua Akats zuzenketa

20. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 14koan, argitara eman zen jarduerarako lizentzia eman zitzaiola Rafael Blanco Prieto jaunari, espedientea jendaurrera ateratzeko iragarkia argitaratu beharrean; beraz, argitaratutako iragarkia baliorik gabe utzi eta behar den iragarkia argitaratzen da.

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan (urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez aldatua) xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Rafael Blanco Prieto jauna. Jarduera: zibergunea. Tokia: Sierra de Izaga plaza, 5 (Beriain).

Beriainen, bi mila eta hiruko otsailaren hamalauan. Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: A0301770