28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989ko Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduan eta urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuaren bidez gero egindako aldaketan xedatutakoa beteaz, aditzera ematen da udal bulegoetan eta hamabost egunetan iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela ondoren zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Maite Sánchez Hernández.

Jarduera: abere ustiategia legeztatzea.

Tokia: Goizuetako 2. poligonoko 259. partzela. Domiña Baserria.

Goizuetan, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita zazpian. Alkatea, Maria Pilar Untxalo Salaberria.

Iragarkiaren kodea: A0301284