28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1091/2002 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Abere Ekoizpenaren Atalerako abelgorriendako 60.000 bereizgarri erosteko espedientea esleitzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluko 3. idatz-zatia betetzeko asmoz, aditzera ematen da espediente hau esleitu dela:

Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Ekonomia eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea izapidatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espedientearen zenbakia: 92/2002.

Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura kontratua.

b) Xedearen deskripzioa: abelgorriendako 60.000 bereizgarri erostea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazioko iragarkia 2002ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 8an.

Izapidaketa, prozedura eta esleipen mota:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: lehiaketa.

Hasierako aurrekontua:

72.000 euro, BEZa barne.

Esleipena:

a) Eguna: 2002ko abenduaren 27a.

b) Kontratista: Instrumental Quirúrgico y Material Ganadero, S.A.

c) Nongoa: Espainiakoa.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 70.800 euro, BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta biko abenduaren hogeita zazpian._Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0300187