28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hondakinen Ataleko behargin-txofer izateko 2 lanpostu, bata barne igoeran eta bestea txanda irekian. Izendapena

2002ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 30ean, Hondakinen Ataleko behargin-txofer izateko 2 lanpostu, bata barne igoeran eta bestea txanda irekian, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Hautapen prozesua bukatuta, deialdiko epaimahaiak jaun hauen aldeko izendapen proposamena egin zuen: José María Alcuaz Zaratiegui (txanda murrizuta) eta José Luis Llorente Suescún (txanda irekia). Izendapen proposamen hori 2003ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta izangaiek eskatutako agiriak deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako epean aurkeztu dituztenez, bidezkoa da, José María Alcuaz Zaratiegui jauna (txanda murriztua) eta José Luis Llorente Suescún jauna (txanda irekia) Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko txofer izendatzea. Izendapenak lan-kontratudun finko eginen ditu ondorio guztietarako, deialdian ezarri bezala.

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: a0301987