28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Hondakinen Ataleko peoi-enplegatu izateko 3 lanpostu. Izendapena

2002ko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 30ean, Hondakinen Ataleko peoi-enplegatu izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia argitaratu zen.

Hautapen prozesua bukatuta, deialdiko epaimahaiak jaun hauen aldeko izendapen proposamena egin zuen: Alfonso Mansilla Latasa, Oscar Araiz Angulo eta Luis De la Cuesta Bonilla. Izendapen proposamen hori 2003ko 8. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 17an, eta izangaiek eskatutako agiriak deialdiaren 10.2 oinarrian ezarritako epean aurkeztu dituztenez, bidezkoa da, Alfonso Mansilla Latasa jauna, Oscar Araiz Angulo jauna eta Luis De la Cuesta Bonilla jauna Mairagako Mankomunitateko Hondakinen Ataleko peoi-enplegatu izendatzea. Izendapenak lan-kontratudun finko eginen ditu ondorio guztietarako, deialdian ezarri bezala.

Tafallan, bi mila eta hiruko otsailaren hemeretzian. Mankomunitateko burua, Javier Santalla Prieto.

Iragarkiaren kodea: a0301986