28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A N G O Z A

Salaketen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik udaltzainek ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, ezin izan direnez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Rebolé Jaría, María Teresa. Matrikula: Z-2137-BP. Tokia: Mayor, 16. Eguna: 11/12/2002. Espedientea: 227/2002. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 11.10 (Udal ordenatza).

Arau-hauslea: Remón Larrán, María Jesús. Matrikula: NA-0437-AC. Tokia: Balate, 46. Eguna: 01/12/2002. Espedientea: 233/2002. Zenbatekoa: 50 euro. Arau-haustea: 53.1 (Trafikoari buruzko Legea).

1. Irekitako espedienteak iraungiko dira, prozedura hasi eta sei hilabeteko epea bete ondotik, beste hogeita hamar egun gehiago igarotzen badira, salbu eta haiek eteteko arrazoiren bat gertatzen bada, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 42.5 artikuluan aipatzen denaren arabera.

2. Ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamar egun balioduneko epean, interesatuak % 30 merkeago ordaintzen ahalko du isuna, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan ezarritakoa betez. Ordainketa udal diruzaintzan berean (Udaletxeko lehenbiziko solairuan) egin daiteke, 9:00etatik 14:00etara, edo posta-igorpenaz, izen-abizenak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia jarrita.

3. Martxoaren 2ko 339/90 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den erran dezala, hamabortz egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean, idatzi bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izena eta bi deitura, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da arau-hauste larriagatik, zehapena berrogeita hamar mila pezetarainokoa izan daitekeelarik.

4. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik.

5. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ediktu honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.

6. Salatuak alegazio idazkirik edo probarik proposatzen ez badu, jakinarazpen hau ebazpen proposamentzat hartuko da, eta jaun alkatearen eskutan utziko da, hura baita zehatzeko eskumena duen organoa, martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 68.2 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz. Orduan, frogatutzat hartuko dira egitateak, ekarri duten arau-haustea, haren kalifikazioa, pertsona erantzulea eta proposatzen den zehapena, bakoitzari dagokion laukian aipatzen direnak, alegia, izen hauen azpian daudenak: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatua" eta "zenbatekoa". Halaberean, jakinarazten da espedientea udal bulegoetan dagoela ikusgai, 8:00etatik 14:00etara, lanegunetan, eta aztertu ahal izanen dela, bai eta dauden agirien nahi beste kopia eskatu ere.

7. Nolanahi ere, interesatuak hamabortz egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horrela egitekotan, Udalaren erregistro orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du idatzia.

Zagozan, bi mila eta hiruko otsailaren hamarrean. Alkatea, José Daniel Plano Izaguirre.

Iragarkiaren kodea: A0301518