28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpen proposamenen jakinarazpena

Trafikoari buruz indarrean dagoen araudia hausteagatik irekitako zehapen espedienteetan emandako ebazpen proposamenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuaren bizitokia non, hango Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean.

Arau-hauslea: Gómez Santesteban Joaquín María. Matrikula: NA-6556-AW. Tokia: Travesía Bayona. Eguna: 2002/04/22. Espedientea: 18506. Zenbatekoa: 95,00 euro. Arau-haustea: 91.2 M. ZEO. 38.3 BSL.

Arau-hauslea: Isla Abadi Miren Iosune. Matrikula: NA-4075-AK. Tokia: Abejeras, 15. Eguna: 2002/10/08. Espedientea: 42534. Zenbatekoa: 95,00 euro. Arau-haustea: 91.2.H ZEO 39.2.A BSL.

BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.

ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.

TUO: Trafikoaren Udal Ordenantza, 1998ko maiatzaren 20koa.

MUGA: Aparkatze mugatuko eta murriztuko eremuak arautzen dituen ordenantza, 1998ko irailaren 9koa.

Frogatutzat jotzen diren egitateak, dakarten arau-haustea, kalifikazioa, erantzulea eta proposatzen den zehapena, ebazpen proposamen honen aurkiko laukitxoetan agertzen dira, hurrenez hurren idazkun hauek dituztela: "egitate salatua", "agindu urratua", "kalifikazioa", "salatua" edo "zenbatekoa".

Alegazioak aurkezturik ere edo eskatutako frogak eginik ere, ez du baliorik galduko egindako arau-hausteak.

Otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraituz, salatuak 15 egun balioduneko epea izanen du, ebazpen proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, bidezko juzgatzen duen guztia alegatzeko eta egokitzat jotzen dituen agiriak aurkezteko. Hori Udalaren erregistro orokorraren bitartez edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako bideren batez baliatuz egin beharko du.

Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Hiritar Babespen Alorraren bulegoetan dagoela bere eskura, Iratxeko Monasterioaren karrikako 2an. 8:00etatik 14:00etara eta lanegunetan hantxe aztertzen ahalko du, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere.

Iruñean, bi mila eta hiruko otsailaren seian. Hiritar Babespen Alorreko idazkari teknikoa, espedientearen instruktore, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A031328