28. ALDIZKARIA - 2003ko martxoaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

E D I K T U A

Alkatetzaren ebazpenak, ondotik laburturik ematen direnak, jakinarazi ahal izan ez direnez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta interesatuak bizi diren Udal edo Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen dira:

Interesatua: Iñaki Alvarez Muñoz. Arau-haustearen data: 2002-11-24. Espedientea: 585/2002 Ebazpena, azaroaren 26koa. Arrazoia: pareta batean pintatzea baimenik izan gabe. Zenbatekoa: 150,25 euro.

Interesatua: Pablo Montoya Galar. Arau-haustearen data: 2002-11-24. Espedientea: 584/2002 Ebazpena, azaroaren 26koa. Arrazoia: pareta batean pintatzea baimenik izan gabe. Isunaren zenbatekoa: 150,25 euro.

Ebazpenaren aurka errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Atarrabian, bi mila eta hiruko urtarrilaren hogeita bian. Alkate udalburua, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: A0301225